Arnolfini Senar-emazteen Margolanaren Azterketa
Clasificado en Arte y Humanidades
Escrito el en vasco con un tamaño de 2,43 KB
Arnolfini Senar-emazteak
Giovanni Arnolfini, Brujasen bizi izan zen merkataria, eta haren emazte Giovanna Cenami, merkatari baten alaba, dira margolan honetako pertsonaiak. Ezkontzaren ziurtagiria-edo dela esan daiteke: Arnolfinik emazteari eskutik heltzen dio ezkon zina egiteko keinuaz eta besaurrea jasorik duela (fides levata); keinu hori nabarmen gelditzen da, konposizioaren simetria oso zorrotza da, orekatua eta ardatz zentral baten inguruan oinarritzen da. Ardatza lanparan hasten da, ispiluan jarraitzen du, eta eskuetatik pasatzean txakurrean amaitzen da.
Ispiluaren Garrantzia
Ispiluak garrantzi handia du obra honetan, bi irudien erreflexua nabaritzen baita bertan.
Egilearen Parte-hartzea
Ezkontza-Botoa eta Sinbolismoa
Gizona, emaztearen eskua hartu, eta ezkontza-botoa egiten ari dela esan genezake, eskuineko besaurrea altxatuta.
- Txakurra: fideltasunaren sinboloa da.
- Ispilua eta arrosarioa: Birjinaren garbitasunaren sinbolo dira.
Fruituen Interpretazioak
Leihoaren aurrean dauden fruituei dagokienez, zenbait hipotesi eman dira historian zehar:
- Sagarrak: bekatu aurreko egoera irudikatzen dute (inozentzia, garbitasuna).
- Laranjak: fruitu garestiak ziren, eta ezkongaien aberastasuna adierazten zuten.
Oinetakoak eta Eskenaren Sakralitatea
Lurrean azaltzen diren sandaliek eszena sakratua dela edota obedientzia adierazten dute.
Ezkontzaren Egoera eta Maitasunaren Sua
Gainera, ohea desegin gabe egoteak, ezkontza oraindik ez dela kontsumatu adierazten du. Kandela pizturik dago, egun argiz izanik eta gainera kandela bat soilik dago piztuta. Honek esan nahi du maitasunaren suak pizturik dirauela.
Sinadura Berezia
Sinadura, bestalde, oso berezia da, dagoen lekuagatik eta baita erredakzioagatik ere: Johannes de Eyck fuit hic 1434. Alegia, lekukoaren agiri idatzia da.
Ispiluaren Xehetasunak
Sinaduraren azpian, ispilu biribil ganbil bat dago, irudiaren atzealdea zehaztasun handiz erakusten duena; ispiluan bi lagun ikusten dira logelako atean jarrita, eta haietako bat margolaria bera da, zalantzarik gabe.
Giovanni Arnolfiniren Jarrera
Giovanni Arnolfinik jarrera serioa azaltzen du.