Aro Modernoa: Arrazionalismoa vs Enpirismoa
Clasificado en Filosofía y ética
Escrito el en vasco con un tamaño de 6,58 KB
Garaia: Aro Modernoa
Egoera sozio-politiko-ekonomikoa
Errenazimendua (XV-XVI)
Erdi Aroan, jabetzak eta boterea jaun feudalen esku zeuden. Garai honen bukaeran, estatu modernoak sortu ziren. Errege batzuk enperadore izatera pasa ziren, haien lurraldeetako segurtasuna areagotuz eta barne merkataritza garatuz. Itsas espedizioak, merkataritza eta konkistak sustatu ziren (Kolon, adibidez). Errege askoren asmoak eta Elizarenak kontrakoak ziren. Martin Lutherren erreforma protestanteak Eliza erdibitu eta erlijio gerrak hasi zituen: katolikoak protestanteen aurka. Gerra eta merkataritza garapenak fisikaren beharra sortu zuen, zientzia iraultza abiaraziz (Aristotelesen filosofia gehiago ahulduz). Elizaren gainbehera garaia zen, gauza askoren aurka borrokatu eta ahuldu baitzen.
Barrokoa (XVII. mendea, Descartes)
Europa kontzientziaren krisiaren mendea izan zen. Arrazoiak: kristautasunaren banaketa, Europako herri handien arteko gudak, merkataritza eta ekonomia ezegonkorra, gosete ziklikoak eta aurkakotasun sozial handiak. Hau erretauletan eta pinturetan igarri zen. Hiriak handituz joan ziren eta bizitza soziala arrazionalizatu zen. Monarkiaren absolutismo zentralistak ordena eta uniformetasuna bultzatu zituen, banaketa eta partikularismoaren aurka. Hirietan gero eta gehiago kontsumitu zen, nekazaritzaren ekoizpena arrazionalizatu zen, eta diru zirkulazioa ugaritu zen. Erlijio krisiak borroka politiko eta ideologikoak ekarri zituen. Katoliko eta protestanteen 30 urteko gerrak Europa batasuna hautsi zuen. Guda honetan, Descartesek parte hartu zuen. Inkisizioaren bidez, Elizak pentsamendu askatasuna eta zientziaren garapena oztopatu zituen.
Zientzia Berria
Zientzia iraultza gertatu zen:
- Ptolomeo (geozentrismoa)
- Koperniko (heliozentrismoa)
- Kepler (planeten higiduraren legea)
- Galileo (mekanikaren oinarriak)
- Descartes (geometria analitikoa sortu zuen)
Elizak zientzia berriaren aurka egin zuen. Inkisizioak Galileo kartzelaratu zuen heliozentrismoa defendatzeagatik. Giordano Bruno, "unibertsoa infinitua da" esateagatik, bizirik erre zuten. Filosofia modernoa zientzia modernoaren garapenarekin lotuta dago. Fedearen krisia (Elizako autoritatearen krisia) zegoen, eta aukera berriak bilatu ziren zientzia berrietan. Kulturaren nazionalizazioa gertatu zen (Descartes, frantsesez idatzi zuen).
Egoera Filosofikoa
Arrazionalismoa Enpirismoari kontrajarrita
Arrazionalismoa (XVII. mendea): Descartes, Leibniz, Spinoza.
Enpirismoa (XVII-XVIII. mendea): Hume, Locke, Berkeley.
- Arrazionalismoa: Ezagutza ziurra lortzeko, a priorizko ezagutzaz baliatu behar da, esperientzia sentikorra izan gabe. Arrazoiak ez du mugarik, dena ezagutu dezakegu.
- Enpirismoa: A posteriorizko arrazoiaz baliatu behar da, esperientzia sentikorraren ondoren. Arrazoiak mugak ditu, esperientzia sentikorretatik eratorriak.
- Arrazionalismoa: Ideiak kontzientziaren edukiak dira. Ideia objektibo eta ziurrak sortzetiko ideiak dira.
- Enpirismoa: Ideiak kontzientziaren edukiak dira. Ideia objektibo eta ziurrak ez dira sortzetikoak, esperientzia sentikorretatik eratorritakoak baizik.
- Arrazionalismoa: Zientzia ulertzeko modu unibertsala eta beharrezkoa da.
- Enpirismoa: Zientzia ulertzeko modu erabilgarria eta praktikoa da, zentzuen bidezkoa.
- Arrazionalismoa: Zientzien eredua matematika da.
- Enpirismoa: Zientzien eredua Newtonen fisika da.
- Arrazionalismoa: Dena arrazionala da. Dena ezagutu dezakegu. Ezagutza arrazionala errealitatea da.
- Enpirismoa: Ezagutza arloa ez da errealitatearekin identifikatzen.
Hitz Garrantzitsuak
Filosofia ziurra, zientifikoa
Descartesen asmoa filosofia ziurra, sistematikoa, ordenatua eta zientifikoa eraikitzea zen. Horretarako, zalantzarik gabeko lehen egia lortu eta erlazioa duten beste egiak deduzitu behar dira (dedukzioa), matematikaren bidez. Oinarri sendoa dutenez, egiazkoak izango dira.
Metodoa
Arrazoia a priori egia lortzeko gai da, baina ongi bideratuta egon behar du. Metodoa erabiltzen ez dutenek, faltsua dena egiazkotzat hartuko dute, eta ez dute ezagutza ziurra lortuko. Matematikaren eredua jarraitu behar da, eta bakarra da zientzia guztietarako. Descartesena lau erregelaz osatuta dago: nabaritasun osoz egia dela jakin arte ez onartu, analisi erregela (intuizioa bideratu), sintesi erregela (ideia konposatuak ezagutu) eta berrikuspenaren bidez zenbaketa eta berrikuspen orokorra egin.
Zalantza Kartesiarra
Nabaria ez dena zalantzan jarri behar da, argitasunez dagoen ideia lortu arte. Hauek zalantza metodikoan eraman behar dira. Zalantza metodikoaren garapena: 1) zentzumenen gaitasuna zalantzan jarri, 2) kanpoko errealitatearen existentzia zalantzan jarri, 3) arrazonamendu eta ezagupen guztiak zalantzan jarri.
Lehen Egia
Zalantza metodikoak lehen egiara eraman zuen: "Pentsatzen dut, beraz, existitzen naiz" (cogito ergo sum). Dena zalantzan jar daiteke, baina zalantzan jartzea pentsamenduaren jarduera da. Jakintzaren sistema osoaren lehen printzipioa da. Ideia nabaria, argia eta bereizkorra da, intuizioaren bidezkoa.
Res Infinita
Jainkoaren existentzia frogatzeko, ni pentsatzailearen existentziatik abiatu behar da. Zalantza egiteko gaitasunak askea naizela adierazten du, baina baita inperfektua naizela ere. Perfekzio ideia kontzientzian aurkitu zuen. Jainkoaren errealitatea hiru bideren bidez lortu zuen: argudio gnoseologikoa, ontologikoa eta kausala.
Mekanizismoa
Kanpo errealitatea edo mundua makinaren ereduaren arabera ulertua da. Mundua materiaz beteta dago, hedatua denez, beteta dago. Dena materiaz beterik dagoenez, ez da hutsik existitzen. Gauzak berezko mugimendurik ez dute, elkar jotzean mugitzen dira (kausa xedezkorik gabe).
Askatasuna
Res cogitans ez osatua egoteagatik, gizakia askea da. Arrazoiak ona eta egia bezala proposatzen duena aukeratzea suposatzen du. Borondateak arrazoiak adierazten duena jarraitu behar du (etikarena garatu zuen).
Gizakia
Bi substantziaz eratuta dago: Res cogitans eta Res extensa. Substantzia bere existentziarako bera baino behar ez duen gauza bat da. Ondorioz, Jainkoa da soilik substantzia, gainerako izakiek bere beharra baitute existitzeko. Gizakia bi substantzia finituz osatuta dago: arima eta gorputza.