Aro Modernoa eta Espainiako Inperioaren sorrera

Clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,73 KB

1. Estatu Modernoaren Jaiotza: Monarkia Autoritarioak

Europako zenbait erregek Erdi Aroko jauntxoak menperatzea lortu zuten Aro Modernoaren hasieran (XVI. mendean hasi zen Aro Modernoa). Gainera, Elizaren, nobleziaren eta udalerrien boterea mugatu zuten. Ondorioz, autoritate handiagoa lortu zuten gizartean. Gobernu mota horri monarkia autoritarioa deritzo.

Aro Modernoaren hasierako Europako monarkia garrantzitsuenak hauek izan ziren: Frantzia, Ingalaterra, Espainia, Portugal eta Errusia.

2. Errege-erregina Katolikoen Erregealdia

Gaztelako Isabel eta Aragoiko Fernando ezkondu ziren, eta horrela Gaztelako Koroaren eta Aragoiko Koroaren bateratzea gertatu zen.

Ezaugarri nagusiak

  1. Erlijio-batasuna. Horretarako:
    • Inkisizioa (Eliza-auzitegia) sortu zuten Espainian, eta heretikoez arduratu zen.
    • Juduak kanporatu zituzten 1492an.
    • Granada konkistatu zuten 1492an, Errekonkista burutuz eta musulmanak Espainiatik kanporatuz.
  2. Lurralde-hedapena. Horretarako honako lurralde hauek konkistatu zituzten:
    • Afrikan: Melilla, Oran eta iparraldeko beste leku batzuk.
    • Kanariar Uharteak.
    • Napoliko Erresuma eta Nafarroako Erresuma.

3. Austriako Etxearen Inperioa

3.1. Karlos I.a

  • Errege Katolikoen eta Alemaniako enperadorearen biloba zen. Ondorioz, Espainiako tronua eta haren jabetzak oinordetzan hartu zituen, alde batetik; beste aldetik, enperadore titulua eta Erdialdeko Europako lurralde zabalak ere hartu zituen.
  • Barne-arazoak: Komuneroen matxinada (Gaztelan) eta Germaniak (Valentzian eta Mallorcan). Bi horiek zergen eta kargudun atzerritarren kontra egin zuten, baina biek porrot egin zuten.
  • Kanpo-arerioak: Frantzia, turkiarrak eta luteranismoa.

3.2. Filipe II.a

  • Karlosen semea. Enperadore titulua izan ezik, aitaren lurralde guztiak hartu zituen oinordetzan. Gainera, Portugalgo Erresuma jaso zuen, eta Erresuma hari zegozkion jabetza guztiak.
  • Barne-arazoak: Aragoiko errebolta (foruen defentsan), Granadako moriskoen altxamendua (moriskoak kristaututako islamiarrak ziren), finantza-arazoak.
  • Kanpo-arerioak: Turkiarrak (Lepantoko Guduan armada espainiarrak irabazi zien), protestanteak (Herbehereetan), Britainia Handia (Armada Garaiezinaren porrota).

4. Amerikaren Konkista

  1. Mexikoren konkista: Hernán Cortés-ek konkistatu zuen, eta Moctezuma enperadore azteka hil zuen.
  2. Peruren konkista: Francisco Pizarrok konkistatu zuen Inken Inperioa, eta Atahualpa enperadorea hil zuen.

Entradas relacionadas: