Arrazionalismoa: Ezaugarriak eta Pentsalari Nagusiak
Clasificado en Filosofía y ética
Escrito el en vasco con un tamaño de 2,35 KB
Arrazionalismoa
Frantzian sortu zen arrazionalismoa. Ezagutza lortzeko, arrazoimenak bere burua aski duela defendatzen duen pentsaera da. Arrazoimenak ez du bere gainetik irizpiderik onartzen: ez tradizioa, ez fedea. Egia zer den edo zer ez den epaitzea arrazoimenari soilik dagokio.
Arrazionalismoaren Oinarriak
Arrazionalismoaren arabera, errealitateari buruzko ezagutza funtsezko eta egiazkoak arrazoimenetik sortzen dira, jaiotzetikoak baitira.
Ezaugarri Nagusiak
- Erabateko konfiantza arrazoimenean: Arrazoimena da ezagutza lortzeko bidea. Munduaren egitura arrazoimenaren bidez ulergarria da; unibertsoko gertaera orok du kausa bat, eta kausa hori ezagugarria da.
- Jatorrizko ideien existentzia: Giza adimenak egiaren oinarri diren edukiak ditu jaiotzetik. Sinpletasuna, argiak eta bereiziak. Ezagutza a priorizkoa da, eta adimena ez da tabula rasa bat. Arrazoimena, jatorrizko ideietatik abiatuta eta metodo deduktiboa erabiliz, zalantzarik gabeko egietara iristeko gai da.
- Ezagutza sentikorra gutxiestea: Zentzumenek engainatu egiten gaituzte. Ezagutza sentikorra ezin da unibertsala izan.
- Zientzia unibertsal eta beharrezkoa aldarrikatzea: Zientziaren judizioek unibertsalak izan behar dute, kasu guztietarako baliagarriak. Matematika, a priori eratzen denez, ezaugarri horiek dituzten judizioekin eratzen da.
- Izaera matematikoa duen metodoa: Matematikak erabiltzen duen metodoak bi helburu ditu arrazionalistentzat: akatsak saihestea eta zientzia guztiak eredu eta hizkuntza sinboliko bakarrera eramatea.
- Gizakiaren ikuspegi dualista: Bi substantziaz osatuta dago: gorputza eta arima. Arima pentsatze kontzientea eta gizakiaren benetako nia da. Gorputza gizakiaren parte da bizirik dirauen bitartean, baina bigarren mailakoa. Gorputzak bere kasa funtzionatzen du, automata, mundu fisikoaren legeek zuzenduta. Bien arteko harremana oso txikia da.
- Mekanizismoa: Errealitate fisikoa helbururik ez duen tresna mekaniko baten modukoa da. Fenomenoak espazioko objektu materialen arteko talkez gertatzen dira.
Filosofo Arrazionalista Garrantzitsuenak
Filosofo arrazionalista garrantzitsuenak Descartes, Leibniz, Spinoza eta Malebranche izan ziren.