Arrazionalismoaren eta Enpirismoaren Ezaugarriak: Locke
Enviado por Aitortxu y clasificado en Filosofía y ética
Escrito el en vasco con un tamaño de 2,61 KB
Arrazionalismoaren Ezaugarriak
Arrazionalismoaren ezaugarriak:
- Konfiantza arrazoian: Ezagutza-iturri garrantzitsuena arrazoia da, baliozko ezagutzak sor ditzakeen bakarra. Arrazoian, esperientziatik sortu ez diren jatorrizko ideiak daude.
- Ezagutza sentikorraren gutxiespena: Sarritan, zentzumenek huts egitera bultzatzen gaituzte, eta ezagutza sentikorra ezin da unibertsala izan, ezinezkoa delako multzo bereko kasu guztiak esperimentatzea (indukzio osoa).
- Zientzia unibertsal eta beharrezkoaren nahitaezkotasuna: Zientziaren judizioek baliagarriak izan behar dute kasu guztietan (unibertsala), eta nahitaezkoa da hori (beharrezkoa). Matematika, a priori eratuta dagoenez, ezaugarri hauek dituzten judizioek eratzen dute. Horrelako ezaugarririk ez duen zientzia ezin daiteke baliozkoa izan.
- Munduaren errazionaltasuna: Unibertsoko gertaera orok justifikazio bat du, kausa bat, ezer ez delako ausaz gertatzen. Nolanahi ere, eta honetan datza, hain zuzen, errazionalismoaren ekarpena, kausa hori ezagugarria da arrazoiarentzat, eta haren kabuz ezagut dezake.
John Locke (1632-1704)
Locke enpirismoaren sortzailea izan zen. Haren arabera, ezagutza osoa esperientzian oinarritu eta hortik eratorrita dago. Ideia guztiak, baita abstraktuenak ere, sentipenezko esperientziaren datuei jarraikiz lantzen ditu gure gogamenak.
Ideia Bakunak
Ideia bakun batzuk sentipenetik heltzen zaizkio gogamenari; beste batzuk, gogoetatik. Batetik, sentipenetik iristen diren ideien artean, bi motatakoak bereiz daitezke: gogamenean zentzu bakartak sartzen direnak (kolorea, usaina, itxura) eta zentzu anitzen bitartez sartzen direnak. Bestetik, badira ere gogoeta hutsetik eratortzen diren ideiak, eta sentipenetik eta gogoetatik, bietatik, eratortzen diren ideia bakunak. Ideia horiek guztiak ez ditu gogamenak sortzen, hartu egiten ditu.
Ideia Konplexuak
Gogamenak ideia konplexuak lantzen ditu, ideia bakunak hartuz eta konbinatuz. John Lockeren ustez, ideia konplexuak hiru motatakoak izan daitezke: substantzia-ideiak, modu-ideiak eta erlazio-ideiak.
Substantzia-Ideiak
Substantzia-ideiak ideia konplexuak dira, zenbait ideia bakunez osatuak. Har dezagun, adibidez, "sagar" bat. Haren ezaugarri sail bat hauteman dezakegu: kolorea, biribiltasuna, pisua, usaina, gogortasuna… Ezaugarri horiek ez dira sagarra, sagarraren ezaugarriak baizik, eta substantzia, substratu edo zerbaiti lotuak baino ezin ditugu azaldu.