Arrazionalismoaren ezaugarriak
Clasificado en Filosofía y ética
Escrito el en vasco con un tamaño de 2,85 KB
1.ARRAZIONALISMOA: EZAUGARRI OROKORRAK
Erdi Aroan zehar Fedea eta Arrazoimenaren arteko Borroka eman zen./XVII. Mendean Arrazionalismoa sortu zen, Descartes bere Aitzindaria izanda. Honen aurka Locke eta Humeren Enpirismoa sortu zen XVIII. Mendean./Arrazionalismoa arrazoimenaren buruaskitasuna ezagutza iturri bezala Defini daiteke./Goi mailako gauza batek (Fedea, agintea...) ezin du arrazoimena Kontrolatu, aitzitik, arrazoimena da egiari buruz juzkatzen duen bakarra./Sentipenezko Ezagutzaren aurka doa, baina ez zuzen errebelazio kristauaren aurka. Hauek Azaltzen saiatzen da:
-Ezagutzaren jatorria: enpirismoaren arabera, ezagutzak zentzumenen Esperientziatik dator. Arrazionalismoaren arabera, aldiz, errealitatea Ezagutzeko arrazoimenetik abiatu behar da.
-Bestalde, arrazionalismoaren arabera, ideiak jatorrizkoak (innatoak) eta a priorizkoak dira adimenean, Esperientzia guztiak baztertuta. Beraz, matematika ezagutza eredua da. Enpirismoaren arabera, ordea, ideiak a Posteriorikoak dira, esperientzian oinarritzen garelako haiek lortzeko.
Hauek dira arrazionalismoaren beste ezaugarri batzuk:
-Ezagutza arrazionalean konfiantza osoa izatea, baliodun bakarra delako.
-Sentipenezko ezagutza baztertzen zuten, engainagarria eta mugatua baita: Ezin da unibertsala izan.
-Jatorrizko ideiak buruan daude, esperientziatik aparte.
-Zientzia unibertsala beharrezkoa da; matematikak a priori eraikitzen direnez, judizioak unibertsalak beharrezkoak Dira.
-Munduaren arrazionalitatea defendatzen du: “denak justifikazio bat du”, Ez da kausala.