Arrazoimenaren Erabilera Publikoa eta Pribatua
Clasificado en Filosofía y ética
Escrito el en vasco con un tamaño de 3,47 KB
Kantek arrazoimenaren erabilera publikoa eta pribatua aipatzen du “historiaren filosofia” eta “zer da ilustrazioa?” galderari erantzuna lanetan. Arrazoiren erabilera publikoa ematen da gizakiak askatasun mugagabea duenean pentsatu, adierazi zein kritikatzeko, hau da, askatasuna eta autonomia osoa duenean gizakiak. Honen baldintza bakarra erabakiko den gai edo gaietan aditua izatea da. Kanten ustez, arrazoiren erabilera hau da ideala, izan ere, askatasuna eta autonomia osoa ematen denez, gizakiarentzat onuragarriagoa izango da, ilustrazioaren printzipioak ematen baitira. Hau da, egoera heteronomo batetik egoera autonomo batera igarotzeko prozesuan aurrerapena ematen da.
Arrazoimenaren erabilera pribatua aldiz, gizaki bakoitzak gizartean duen funtzio edo rola betetzean ematen da, hau da, askatasuna arauen bidez mugatua edo baldintzatua dagoen uneetan. Kantek hiru adibide esanguratsu aipatzen ditu bere lanetan, hala nola, elizgizonak, armadako ofizialak, eta herrikideak. Haien funtzioak betearaztean askatasuna mugatzen zaie, pentsatu, adierazi edo kritikatzeko eskubideak guztiz murriztuz. Alegia, Kantek Federiko IIaren ideia bereganatuz, “arrazonatu baina obeditu” esaten zuen. Aipatu beharra dago, arrazoiren erabilera honek ez duela ilustrazioa bultzatzen baina ez du hau oztopatzen, betiere bakoitzak bere funtzioa betetzean. Honen helburua interes publikoa da, lasaitasun eta ordena publikoa mantentzea hain zuzen ere. Laburbilduz, arrazoiren erabilera publikoa da ideala, gizadia autonomia egoera batera bultzatzen baitu, baina erabilera pribatuak ez du ilustrazio prozesua oztopatzen.
Arrazionalismoa/ Enpirismoa Kantengan
Kantek bere filosofia handia egin baino lehenago bi taldeen nagusitasuna nabaria zen, hots, arrazionalistak eta enpiristak. Arrazionalisten ustez, adimenak jatorrizko ezagutza batzuk ditu, “a posterioriko” direnak, beraz, adimena ez da tabula rasa. Enpiristek, aldiz, ezagutza oro esperientziatik lortzen dela zioten, adimena tabula rasa bat izanik. Kant gaztea zenean arrazionalista zen baina Humeren liburu bat irakurri ostean dogmatikotzat jo eta enpirista bihurtu zen, ondoren hauek eszeptikotzat hartu zutelarik.
Arrazoimenarekin bat egiten zuen ezagutza “a prioristiko” batzuk adimenaren baitan zituela zioen, alegia, gizakiak berezkoak zituenak. Honetaz gain, arrazoiak ideiak egin edo sortu zitzakeela uste zuen Kantek. Hala ere, enpirismoaren zenbait punturekin ere bat egin zuen, hala nola, jatorrizko ideia horiei esperientzia aplikatu behar zitzaiela esanaz, honen ustez, ezagutza esperientzian hasi eta bukatzen baita. Ezagutza zientifikoa lortze aldera, bi baldintza zehaztu zituen Kantek, alde batetik baldintza enpirikoa, objektuak emana, eta bestetik “a priorizko” baldintza transzendentalak, subjektuak ipinia. Hori dela eta, Kant hainbat ondorioetara heldu zen, hala nola, metafisika zientzia ez zela adierazi zuen, baldintza enpirikoak falta baitzitzaizkion, subjektua pasiboa ez dela adierazi zuen, datuen jasotze soila egiten ez zuela esanaz noumenoa ezin daitekeela ezagutu ere esan zuen (mundu fenomenikoa soilik ezagutu daitekeela esanaz). Eta azkenik arrazoiren antonimiei egin zien erreferentzia, filosofiako objektuei buruzko ezagutza zientifikoa lortzea ezinezkoa dela esanaz, noumenoa ezagutzea ezinezkoa baita.
Laburbilduz, sustraitzat edo oinarritzat arrazoimenaren eta enpirismoaren arteko sintesia izanda, Kantek hauetatik aldenduz joan zen eta bere filosofia handia egin zuen kritizismoaren bidez.