Arrisku Geologikoak eta Plaka Tektonikoen Ertzak

Clasificado en Geología

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,36 KB

Mapen Eskala eta Balioak

Mapak eskala ezberdinen arabera daude. Horregatik, balio ezberdinak emango dituzte: mapa batek bakarrik eragindako kalteak neurtzen ditu, eta besteak, berriz, hautematen ez diren mugimendu guztiak barne hartzen ditu.

Arrisku Geologikoen Analisia (0.8 Irudia)

  • Barne arriskua: Failak eta lurrikarak.
  • Kanpo arriskua:
    • Hiria kareharrizko zonaldean dagoenez, kolapsoa gerta daiteke.
    • Errepideak, trenbideak eta abar uholde-lautadan daude eraikita, eta horren ondorioz uholdeak gerta daitezke.
    • Trenbidean harri-jauziak egon daitezke.

Plaka Tektonikoen Ertzak (1-4)

Ertzak subdukzio aldean daude, eta lau mota nagusi bereizten dira:

  1. Ertz Konbergentea: Bi ertz ozeanikoen arteko talka

    Bi plaka ozeanikoek talka egiten dutenean, bietako bat tolestu eta manturantz hondoratzen da. Hondoratzen ari den gune horri subdukzio zona esaten zaio. Plakak zurrunak direnez, talka egiten dutenean sortzen diren tentsio eta indar handien eraginez, deformatu eta zartatu egin daitezke, eta lurrikarak sortzen dira.

    Plaka hondoratzen ari den gunean zartadurak sor daitezkeenez, lurrikaren fokua ez da beti sakonera berekoa izaten. Plaka hondoratu ahala, berotu eta zati bat urtu eta magma sor daiteke.

  2. Ertz Dibergentea: Dortsal Ozeanikoa

    Urruntzen ari diren bi plaken arteko muga da. Bi plaken arteko zartaduratik etengabe irteten den magma, litosfera ozeaniko berria eratzen du. Eratuz doan neurrian, itsasoa zabaldu egiten da eta, ondorioz, plakak urrundu edo bereizi egiten dira.

  3. Ertz Konbergentea: Bi ertz kontinentalen arteko talka

    Bi plaka kontinentalek edo bi plaka mistoen ertz kontinentalek talka egiten dutenean, ez da aurreko bi kasuetan bezala subdukziorik gertatzen, bi plaka lodiak eta dentsitate gutxikoak baitira.

  4. Ertz Neutroak: Bi ertzen arteko lerradura (Transformazio-failak)

    Sarritan, dortsalak eten egiten dira eta hainbat kilometro egiten dute eskuinera edo ezkerrera. Horrela, dortsalaren ardatzarekiko haustura perpendikularrak sortzen dira. Zona horretan, bi plaka zati kontrako noranzkoan mugitzen dira. Transformazio-faila izeneko eremu horietan, azaleko lurrikara ugari sortzen dira plaken arteko marruskaduraren ondorioz.

Entradas relacionadas: