Arrisku Kirolak: Zirrara, Abentura eta Segurtasuna
Clasificado en Lengua y literatura
Escrito el en vasco con un tamaño de 3,52 KB
Gero eta gehiago dira arrisku-kirolak edo abenturakoak egitera ausartzen diren pertsonak. Baina, zergatik dira hain popularrak gazteen artean? Galdera honen erantzuna garbi dagoelakoan nago: egunerokotasunetik ihes egiteko, estresa arintzeko edota gure buruei bizirik gaudela gogorarazteko. Hala ere, azken hamarkadako moda berri honek, bere alde ezkorra badu ere: makina bat pertsona hiltzen dira kirol arriskutsu hauen ondorioz. Hori horrela delarik, segurtasuna nahitaezko faktorea da ezer gerta ez dadin.
Arrisku Kirolen Motak eta Erakargarritasuna
Alde batetik, kirol hauek bikainak dira eguneroko ohituretatik ihes egiteko eta zirrara handiak bizitzeko, adrenalina bezala. Kirol asko dira arrisku-kirolen izena dutenak, hala ere, haien artean oso desberdinak dira. Adibide gisa, hurrengo kirolak ditugu: zubi-jauzia, raftinga, erorketa librea, eskalada, hidrospeeda, etab.
Norentzat dira Egokiak Arrisku Kirolak?
Hasiera batean, edonork har dezake parte arrisku-kiroletan; hala ere, ez dira pertsona guztiei gomendatzeko modukoak. Fisikoki eta psikologikoki prest egon behar zara horrelako kirolak egiteko. Are gehiago, arazo kardiobaskularrak edo nerbioetakoak dituzten pertsonek, epilepsia, bertigoak edo fobiak sufritzen dituztenek, eta ume txikiek edo arriskua nahi ez dutenek, hobe lukete kirol mota hauetan ez aritzea.
Arrisku Kirolen Eskaintza eta Segurtasuna
Bestalde, gero eta enpresa eta elkarte gehiago eskaintzen dituzte kirol hauetan parte hartzeko jarduerak, monitore trebatuen laguntzarekin egiteko modua. Honen ondorioz, urteak pasa ahala, are eta pertsona gehiago animatzen ari dira kirol hauetan aritzen.
Horrelako enpresek, ariketa horietan esperientzia handia duen jende prestatua edukitzeaz gain, eta kirola egiteko ekipamendu guztia eskaintzeaz aparte, gehienetan aseguru-polizak ere badituzte, trebeenak ere istripuak jasan ditzakete eta. Are gehiago, monitore bakoitzak lehen sorospenetako oinarrizko ezagutzak eduki beharko lituzkeela deritzot, bezero batek mina hartzen duen kasuan.
Ondorioa eta Norberaren Esperientzia
Ondorio gisa, niri gustatuko litzaidake abentura-kirol hauetan gehiago parte hartzea; adibidez, erorketa librean. Arestian esan dudanez, kirolari hauek beren bizitzak arriskuan jartzen dituzte, eta, horregatik, nire miresmena sortzen didate.
Adibide Esaldiak (Euskara Zuzenketa):
- Ni garaiz joan izan ez banintz, ez genukeen orain sarrerarik izango.
- Gurekin etorriz gero, ez zinateke aspertuko.
- Gurekin etorri zarenez gero, ez zara aspertu.
- Gurasoek esaten dutenez,...
- ...-k esan dit kotxerik ez baldin badut berak eramango nauela.
- ... izan arren.
- Lortzeko zorian.
- ... nintzenetik.
- ... asmoz gabiltza.
Euskara Ariketak (Zuzenketa):
- 35 - Ni oso urduria naiz, baina zu oso lasaia zara. (Zuzenketa: Zu, berriz, oso lasaia zara.)
- 36 - Entzun dut Marga Paristik itzuli dela. (Zuzenketa: Marga Paristik itzuli omen da.)
- 37 - Txikitan udan Frantziara joaten nintzen. (Zuzenketa: Txikitan udan Frantziara joan ohi nintzen.)
- 38 - Ados ez badago, esan ahal du. (Zuzenketa: Ados ez badago, esateko eskubidea dauka.)
- 39 - Nik zu aspaldi ezagutzen zaitut, eta zuk ni ere bai. (Zuzenketa: Guk elkar aspaldi ezagutzen dugu.)
- 40 - Etxean nengoenean, telefonoak jo zuen. (Zuzenketa: Etxean nengoela, telefonoak jo zuen.)