Arrisku Naturalak: Zer dira, nola sailkatzen dira eta nola prebenitu?
Clasificado en Geología
Escrito el en vasco con un tamaño de 2,45 KB
Arrisku Naturalak
Zer dira arrisku naturalak?
Jatorri geologiko, atmosferiko edo hidrologikoko fenomeno fisikoak dira.
- Astiro edo bizkor gerta daitezke.
- Nazio bati, eskualde bati edo planeta osoari eragin diezaiokete.
- Arrisku bakoitza prozesu jakin batzuekin dago lotuta.
Zerk markatzen du sumendi arriskuarritasuna?
- Zenbat eta magma likatsuagoa eta gas gehiagokoa, orduan eta handiagoa lehergarritasuna.
- Magma mehea denean, eta gas gutxi dagoenean, laba-kolada handiak eratzen dira.
- Egotzitako produktu motak: erupzio lehergarrietan airera jaurtitzen diren materialak mota eta tamainaz askotakoak izan daitezke, eta kalteak ere oso desberdinak.
Nola prebeni daitezke grabitazio prozesuen ondoriozko arriskuak?
- Ezpondaren inklinazioa murriztea.
- Pisua kentzea buruan eta igotzea oinean.
- Indargarriak eta pisua ezponda oinean.
- Drainatzea.
- Ainguraketa-indargarriak.
Nola sailkatzen dira arrisku naturalak?
- Lurraren barne-dinamikatik datozen arriskuak (sismikoak/bolkanikoak).
- Lurraren kanpo-dinamikatik datozen arriskuak (grabitazio-prozesuak / elurra eta izotza / ibaien dinamika / dinamika atmosferikotik lotuak).
Zeintzuk dira izotzak eta elurrak sorturiko arrisku nagusiak?
- Izotz-blokeen amiltzea.
- Urtze bizkorragatiko uholdeak.
- Presa naturalen apurketa.
- Elur-erorketa.
- Lur eta arroka-luiziak.
Zer da berotegi-efektua?
Argi-erradiazioari eta, argiak Lurrean jo ondoren, aipatu gasek xurgatu egiten dituzte islatzen diren izpi infragorriak eta atmosferan mantentzen dituzte. CO2, CH4, NO, CFC, Ozonoa.
Zer dira zikloi tropikalak? Zein izenekin ezagutzen dira?
Ekaitz bortitzak dira. Ekuatore inguruko ur beroetako aire-masa berotzeagatik sortzen dira, eta haize indartsuak eta euri ugari sortzen dituzte. Oso suntsigarriak dira. Izen desberdinak hartzen dituzte: Amerikan eta Karibean, urakanak; India ekialdean, Japonian eta Pazifiko iparraldean, tifoia.
Zer dira baliabideak? Eta zelan sailkatzen dira?
Lurrean diren, eta balio ekonomiko bat eduki dezaketen materialen kopuru osoa da.
Bi sailkapen:
- Baliabide berriztagarriak: kontsumitu ahala eraberritu daitezkeenak dira.
- Baliabide berriztaezinak: prozesu luze eta konplexua behar dute eratzeko, eta behin agortutakoak ez dira berriro eratzen.