Arroka Sedimentarioen Osagai Nagusiak

Clasificado en Geología

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,12 KB

Kareharria:

Arroka sedimentario karbonatoduna. Beraien osagai nagusia kaltzai karbonatoa (kaltzita) da. Harri trinkoak dira eta higadura fisikoaren aurrean nahiko gogorrak, baina karbonatazioz erraz higatzen ohi dira eta horrelakoetan iragazkorrak izan daitezke eta akuiferoak sortu.

Marga:

Arroka sedimentario mistoa, karbonatoduna eta detritikoa. Kaltzio karbonatoz eta buztin eta limoiz osaturik daude. Harri hauskorrak dira, ur korronteek erraz higatzen dituzte. Iragazgaitzak dira.

Lutita:

Arroka sedimentario detritikoak. Trinkotu eta zementatu diren buztin eta limo partikulez osaturik daude. Oso harri hauskorra eta biguna; urak erraz higatzen du. Iragazgaitzak.

Hareharria:

Arroka sedimentario detritikoak. Trinkotu eta zementatu diren area partikulaz osaturik daude. Gehienetan estratuetan azaltzen dira. Harri trinkoak eta higaduraren aurrean erresistenteak izaten dira. Iragazkorrak izaten dira, akuiferoak sortuz.

Konglomeratua:

Arroka sedimentario detritikoak. 2 mm baino handiagoak diren partikula borobiltsuaz osaturik (edozein konposiziozkoak). Trinkoak eta higaduraren aurrean gogorrak izaten ohi dira.

Ebaporitak:

Arroka sedimentario kimikoak. Erraz disolbatzen diren gatzen osaturik daude (igeltsua eta halita), askotan buztinekin batera nahasturik. Urak erraz higatzen ditu disoluzioz.

Granitoa:

Arroka igneo plutonikoak. Silikato kristalez eraturik daude (kuartzoa, feldespatoa eta mikak). Harri trinkoak eta masiboak dira. Higaduraren aurrean erresistenteak, baina meteorizazio kimikoz eraldatzen dira.

Basaltoa:

Arroka igneo bolkanikoa, kolore ilunekoa. Kristal txikiak dituzte. Harri trinkoak dira eta higaduraren aurrean erresistenteak.

Arbela eta Eskiztoa:

Arroka metamorfikoak. Eskistositatea dute, eta horren ondorioz erraz apurtu eta higatzen dira. Iragazgaitzak.

Marmola:

Arroka metamorfikoak. Karbonatoen birkristalizazioz sorturikoak. Harri trinkoak dira, estratuetan edo masa handietan azaltzen dira. Higadura fisikoaren aurrean erresistenteak, baina karbonatazioz erraz higatzen dira.

Entradas relacionadas: