Arte Abangoardak XX. Mendean
Clasificado en Arte y Humanidades
Escrito el en vasco con un tamaño de 3,97 KB
Kandinsky
- Munichera joan zen pinturan aritzeko. Bertan, beste pintore batzuekin batera, “Zaldizko Urdina” taldearen sorreran parte hartu zuen.
- Harrituta geratu zen bere margolan bat azpikoz gora jarrita ikusi zuenean, gairik gabe, kolore-mantxak eta trazuak zituela. Horrek eraman zuen gai narratiboa baztertzera.
- Horrela sortu zen joera artistiko berria (inpresionismo abstraktua). Bigarren Mundu Gerraren ondoren, Europan eta Amerikan hedatu zen.
- Berarentzat, musikak eta pinturak zerikusia dute elkarrekin.
- Kolore bakoitzak sentimendu bat adierazten du: horiak eta gorriak (kezka edo larritasuna); urdinak (lasaitasuna).
- Formek ere esanahia dute: triangeluak (goratze-ideiarekin identifikatzen dira); zirkuluak (egonkortasuna).
Mondrian
- Pintore holandar honek ordena geometriko perfektua, betegina, bilatu zuen.
- Haren pinturan, lerro zuzen beltzak ageri dira oihal zuriaren gainean, karratuak eta laukizuzenak eratzen.
- Koloreak hiru primarioetara mugatzen dira (gorria, horia, urdina).
- Haren hizkuntzaren sinpletasunak eragina izan du XX. mendeko diseinuan.
Malevich
- Suprematismoaren bultzatzaile nagusia izan zen. XX. mende hasieran Errusian azaldu zen estiloa.
- Pinturaren oinarrizko bitartekoak (forma eta kolorea) bakarrik erabiliz, baina horien zentzu soilenera murrizturik, bideratu zuen estiloa.
- Alferreko guztia kendu ondoren, bere berezkoa zen pintura, naturarekiko inolako loturarik eta erreferentziarik gabe.
- Artearen ikuspegi mistiko idealista batera hurbiltzen da Malevich.
- Malevichek uste zuen gizarte-arazo konplexuenak ere konpon zitezkeela, estetikari protagonismoa emanez gero.
- Malevichek eragin handia izan zuen Oteizarengan.
- Lanak: Karratu beltza, Karratu zuria fondo zuriaren gainean, Gurutze beltza.
Surrealismoa (Dalí)
- Surrealismoa eta haren aurrekari izan zen dadaismoa Lehen Mundu Gerraren ondoren sortu ziren, gizarte-ordenari, gerrari eta basakeriari uko egiteko desiratik.
- Bi mugimendu hauetan bat egin zuten munduaren egoeraren aurreko dezepzioak, etsipen pertsonalak eta ordena ezarria iraultzeko gogoak.
- Burgesia eskandalizatzeko, gizakiaren sormen-indarrak askatuko zituzten bitarteko guztiak erabili zituzten (zoria, zalantza, absurdua aldarrikatuz).
- Artista surrealistek probokazioa etengabe erabiltzea hartu zuten dada mugimendutik: pixatoki bat arte-lan mailara jaso zuten, zientziari trufa egiten zioten makinak pintatu zituzten, biboteak jarri zizkioten Giocondari. Era berean, hondakinak erabili zituzten margolanak egiteko.
- Bretonek Manifestu surrealista eman zuen ezagutzera.
- Arrazoiaren lokarriak hausteko, subkontzientera iritsi beharra zegoen. Horretarako, automatismoa erabiltzen zuten (inolako logikarik gabe marraztea).
Dalí
- Parisera jo zuen eta surrealisten taldean sartu zen (bertan osatuko du metodo paranoiko-kritikoa).
- Bere estilo piktorikoaren ezaugarriak: marrazki oso zehatza eta kolore distiratsu eta argiz beteta.
- Daliren bizitzan eta obran, Gala azaltzen da (maitalea, laguna, musa, modeloa).
- Lanen artean: Nartzisoaren metamorfosia eta Oroimenaren iraupena (bere kultur-esanahiaz biluzten ditu objektuak, erloju bigunak, ametsetako mundu irreala birsortzen du).
Ready-made (Marcel Duchamp)
- Ready-made, Marcel Duchampek hasi zuen praktika bat da.
- Edozein elementu bere ohiko ingurutik hartu eta arte-objektu bilaka daiteke, beste leku batean kokatu ezkero.
- Artelanetan, edozein material erabiltzen zuen, baita zaborra bera ere, haietan elementu absurduak sarraraziz.
- XX. mendeko artistarik eraginkorrenetako bat izan zen, inolako zalantzarik gabe, Marcel Duchamp.
- Pintorea zen formazioz, eta Biluzik eskaileran behera margolan ezaguna aurkeztu zuen.