Arte Analisia: Gaudíren Mila Etxea eta Daviden Maraten Heriotza
Clasificado en Arte y Humanidades
Escrito el en
vasco con un tamaño de 3,18 KB
Mila Etxea: Gaudíren Arkitektura Ikurra
Identifikazioa
Aurrean daukagun arkitektura lana Mila Etxea da, Antoni Gaudík egindakoa. Kanpoko fatxada bat da, eraikin zibila, etxebizitza delako.
Azterketa Formala
Oinplanta erreparatuz, librea eta irregularra da. Material nagusia kareharria da fatxadan, eta balkoietan burdin forjatua eta terrazan trencadis zeramika zuria erabiltzen ditu. Eraikuntza sistema dintelduna da, baina ganbaran katenaria gangaz egina dago. Fatxada hirukoitza da, erdialdean txaflan forma hartzen du, eta fatxada osoan zehar leihoak modu irregularrean irekitzen dira. Balore plastikoei dagokienez, horizontaltasuna iradokitzen du, baina forma kurbatuak nagusi direnez mugimendua ematen dio, bai fatxadan bai terraza gorabeheratsuetan. Horrek argi-ilun efektuak sortzen ditu eta asimetria nabarmentzen du. Dekorazioari dagokionez, organikoa da batez ere balkoietan, eta onirikoa da, batez ere terrazan, irudimenezko gerlariak izango balira bezala, arte surrealista iragartzen duena.
Testuingurua
Bi mendeetako trantsizio garaia izan zen. Kataluniako garapen industrialak estilo arkitektoniko berria inspiratu zuen. 1901-1906 urteen artean egin zen, Gaudíren bigarren etapan kokatzen da, historizismotik naturalismora pasatzen den garaian. Inspirazio iturri nagusietako bat Borrominiren San Carlo alle Quattro Fontane eraikina izan zen.
Ondorioa
Mila Etxea adibide egokia da Modernismoaren ezaugarriak oso ondo nabarmentzen direlako, hala nola, kutsu neogotikoa, arte desberdinen fusioa, dekorazio organikoa eta teknologia eta material berriak.
Maraten Heriotza: Daviden Maisulana
Identifikazioa
Aurrean daukagun pintura Jacques-Louis Davidk egindako lana da, Maraten Heriotza izenekoa. Gai historikoa du eta mihise gaineko olio-pintura da.
Azterketa Formala
Konposizioa deigarria da: hondorik gabeko koadroa dirudi, baina hondoak koadroaren erdia hartzen du. Koadroaren beheko zatian agertzen da eszena, lerro horizontalak eta bertikalak kontrajartzen direlarik, eszena estatikoa eta itxia sortuz. Argi-ilunak nabariak dira; Maraten aurpegia eta eskuan daukan orria argiztatzen ditu, eta beste guztia ilunpean geratzen da. Argia dramatismoa emateko erabiltzen da. Hala ere, marrazkia kolorearen gainetik dago: marrazkia edo ingerada zehatza da eta objektuak perfilatzen ditu. Kolore mugatuak erabiltzen ditu, beroak eta hotzak txandakatuz, azal-koloreak nagusiki.
Espresio figuratiboa da, baina idealizatua; ez dira agertzen bere gorputzeko gaixotasunak, baina koadroa errealista da, xehetasunak benetakoak baitira. Adierazkortasun handia du, azken hatsa botatzen duen bezala, baina beti Frantziako Iraultzaren alde lan egiten. Ikonografia erlijiosoa du, herriaren zerbitzura dagoen martir bat bezala irudikatua.
Testuingurua
1793. urtean, Marat kazetaria zen, eta aldizkarian Iraultzaren kontra zeuden pertsonak salatu zituen. David jakobinoen ideiekin bat egin zuen eta gillotinara eramaten zituzten. Izu Garaia zen. Hiltzailea Charlotte Corday izan zen. Marat pertsonaia krudela zen, eta esaten zuen: “Soy la ira del pueblo” (Herriaren haserrea naiz).