Arte Erromanikoa

Clasificado en Arte y Humanidades

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,69 KB

Arte arkitektonikoa batez ere pintura eta eskultura guztiz integratuta zeuden. Eraikin inportanteenak eliza eta monasterioak ziren. Eliza guztiek latindar gurutzeko oinplanoa zuten eta 1 edo 3 nabe. Zinborioak nabarmenduriko gurutzadura eta buru aldean, aldareen kokalekua ziren absideak nabarmenak ziren. Erdi puntuko arkua ere elementu garrantzitsua zen. Materiala: harria erabiltzen zuten hormetan, harriz egindako gangak.

Arkitekturaren ezaugarriak

Oinplanoak

Latindar gurutzeko oinplanoa. Luzetarako nabe bakarrekoa edo hirukoa, erdikoa altuagoa eta zabalagoa izanik. Absidea ere badu eta batzuetan absideak zabaldu egiten dira absidioloak eraikiz. Nabeak eta absidea girolaren bidez lotzen dira. Nabea transeptuarekin gurutzatzen da, gurutzadura hedatuz, bertan zinborioa altzartzen da. Dorreak fatxada nagusiaren aldeetan kokatzen dira.

Euskarriak

  • Horma: Lodiera handikoa, gangak eusten ditu, kanpoaldean kontrahormez indartzen da, sendotasuna ematen dio eraikinari. Horman, leihoak txaranbelduak eta estuak ziren (argi gutxi izateko). Iluntasun honek misterio giroa sortzen zuen barrualdean.
  • Pilareak eta kolomak: Harrizko ganga handiak eusteko batez ere zen pilarea edo pilare konposatua.

Estalkiak

  • Arkua: Erdi puntukoa gehien erabiltzen zena, nabeen arkuterian, leihoetan, atarietan…
  • Estalkia: Ganga da, harriz eginda sendotasun handiagoa emateko. Kanoi-ganga gehien erabiltzen dena, erdiko nabea estaltzeko. Fajoi-arkuak barnealdetik, kanpoaldean kontrahormak. Ertz-ganga. Eliza batzuetan tribunak agertzen dira, argitasun gehiago emateko eta jende gehiago sartzeko.

Portadak

Modu artistikoz diseinatutako sarrera, txaranbeldua.

  • Atalak: Dintela: ate-zangoen gainean. Arkibolta: portada osatzen duen arku multzoa. Tinpanoa. Kapitela: fustearen gainean, motibo geometrikoz apainduta. Teilategalak.

Eskultura erromanikoa

Ezaugarri orokorrak

Eskultura, pintura bezala, arkitekturaren menpe zegoen, guztiz integratuta. Eskultura monumentala da, marko arkitektonikoari egokituta. Elizatako portadak eta klaustroetako arkuterien kapitelak eskulturaren berezko guneak ziren. Helburu didaktikoa zuen eta helburua ez zen errealitatea irudikatzea, kontzeptuak irakastea baizik.

Ikonografiari dagokionez, gehien errepresentatzen zen gaia: Kristoren irudia Azken Judizioan (Pantokratorra). Hau elizako tinpanoan kokatzen zen, Kristo bere tronuan jesarrita, mandorla batez margotuta eta tetramorfoz inguratuta. Hiratismoa eta zurruntasuna nagusi ziren. Beste gai batzuk ere errepresentatzen ziren, Bibliako edozein gauza.

Konposizioek simetria printzipioa jarraitzen zuten eta perspektiba hierarkikoa zuten, hau da, garrantziaren arabera irudiak handiagoak edo txikiagoak irudikatzen ziren. Estilo antinaturalista zen, formak luzatu eta desitxuratzen ziren, irudi zurrunak, haien artean erlazionatu gabe, talderik osatu gabe.

Artista erromanikoari ez zitzaion interesatzen irudi errealak errepresentatzea, baizik eta jendea fedetasunera eramatea, ongiaren eta gaizkiaren presentzia, pekatua eta kondenazioari beldurra.

Konkor biribileko eskultura ere egiten zen, egur polikromatuz eta bi gai nagusi ziren: Kristo gurutzean eta Ama Birjina. Eskultura erromanikoa antiklasikoa da, sinbolismo erlijiosoa nagusitzen da. Klaustroetako kapitelak eskultura erromanikoaren adibide onak dira. Kapitel guztiak desberdinak dira. Gaiak: historiografikoak, animali sinbolikoak, landareak, geometrikoak.

Pintura erromanikoa

Ezaugarri orokorrak

Pintura, eskultura bezala, arkitekturan integratuta zegoen. Horma-pinturak nagusi ziren.

Kokapena

Horma-pintura da nagusi eta pinturaren berezko guneak elizetako absideak ziren.

Funtzioa

Eskulturak bezala, pinturak ere funtzio didaktikoa zuen. Fededunei Itun Zaharreko eta Berriko ideiak eta kontzeptuak irakastea zen helburua.

Gaiak

Gaiak erlijiosoak ziren. Ohikoenak: Pantokratorra bere tronuan jesarrita, mandorla batez markoztatua eta Tetramorfoaz inguratuta. Beste gai batzuk: Ama Birjina, Itun Zaharreko pasarteak beste batzuen artean.

Teknika

Horma-pintura freskoz pintatzen zen, kolore biziekin. Marra oso inportantea da, lerro lodi eta ilun batez irudikatzen ziren.

Konposizioak

Simetrikoak izaten ziren eta irudiak aurrez aurre, garrantzia hierarkikoaren arabera irudikatzen ziren.

Estilo piktorikoa

Ez dago bolumenik ezta sakontasunik. Irudi lauak dira eta kolore bakarreko hondo lauetan kokatzen dira. Antiklasiko edo antinaturalista da. Mosaiko bizantziarren tradizioa jarraitzen dute.

Entradas relacionadas: