Arte Eszenikoak: Opera, Ballet, Musikal eta Antzerki Absurdoa

Clasificado en Música

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,03 KB

Arte Eszeniko Mistoak

Arte eszeniko mistoak ikuskizun bat osatzen duten jarduera fisiko ezberdinak erabiltzen dituztenak dira, hala nola, antzerkia, musika, dantza eta arkitektura. Ezagunenak opera, balleta eta musikalak dira, ibilbide historiko luzea baitute.

Opera

Opera musika eta antzerkia nahasten dituen genero artistikoa da, orkestra batez lagunduta doa beti. Italian sortu zen XVI. eta XVII. mendeen artean. Bere helburua Greziako tragedia klasikoa berpiztea zen. Opera saioa hainbat ekitalditan banatzen da, eta bakoitzak bere atalak ditu:

  • Obertura: hasieran, orkestrak jotzen duen pieza musikala.
  • Errezitatibo: non historiak aurrera egiten duen. Testuak musikak baino garrantzi handiagoa du.
  • Aria: hemen musikak testuak baino garrantzi handiagoa du. Hemen historia aurrera egiten du.
  • Koruak: atal melodikoak dira. Pertsona bat baino gehiago kantatzen dute atal honetan aldi berean.

Balleta

Balleta dantza mota bat da. Adierazpen berdinak hartzen ditu garai, herri eta joeren arabera. Balletaren ezaugarriak arintasuna, punten erabilera eta mugimendu zehatzak dira. XVII. mendetik aurrera profesionalizatu zen.

Musikala

Musikalak eszenatoki handietan ematen dira. Atal kantatuak eta dantzatuak egiten dira. Hemen, musika, antzerkia, testua eta dantza elkartu egiten dira.

Antzerki Absurdoa

Antzerki absurdoak Estatu Batuetako eta Europako hainbat antzerkigilek idatzitako obrak biltzen ditu. Antzerkiko diskurtso logikoari eta arau tradizionalari uko egiten zieten, zentzugabekeria adierazteko. Koherentziarik gabeko elkarrizketak erabiltzen ziren, erantzun gabeko galderak, ekintzak ez zeuden kausen mende... Ulertezina da, iluna eta nahasgarria.

Ezaugarriak

  • Istorioek ez dute zentzurik: sekuentzia dramatikoaren faltak askotan ametsetako atmosfera bat sortzen du, suspentserik ez, eta ez dakigu nora doan. Publikoaren galdera bakarra "zer gertatuko da?" izaten da.
  • Elkarrizketa errepikakorrak: une guztietan traba handia dago ulertzeko eta komunikatzeko. Askotan ez dago adostasun punturik, eta boteretsuak ahula zapaltzen du.
  • Ezaugarri existentzialistak: gizakia eta gizartea kuestionatzen ditu. Antzerkian irudimenezko ikuspegia lortzen da, eta ikusleen identifikazioa gertaera eta pertsonaiekin ezinezkoa da.
  • Inkoherentziak: askotan obra komikotzat hartzen dira, baina sakontasunean tristura handia agertzen da.
  • Hizkuntza ez da baliagarria: ideiak eta hitzak espresatu beharrean, irudiak transmititzen dira.
  • Dekoratua eta eszenografia: mundu huts bat irudikatzen da.

Antzerki honek ez digu espero ditugun erantzunak ematen, eta horrek interesgarria egiten du. Samuel Beckett absurdoaren antzerkiaren sortzaile gorentzat hartzen da, eta gaur egungo antzerkigintzan eragin gehien izan duen autorea da.

Entradas relacionadas: