Arte Gotikoa eta Errenazimendua: Estiloak eta Ezaugarriak
Clasificado en Arte y Humanidades
Escrito el en vasco con un tamaño de 6,78 KB
Arte Gotikoa
Arte gotikoa iraultza arkitektonikoa izan zen eraikuntzen eraikuntzan, eta zuzenean erlijioarekin lotuta dago. XII. mendearen azken laurdenetik XV. mendera arte kokatzen dugu Gotikoa. "Gotiko" izena erdeinuz jarri zieten, iparraldeko herriak horrela deitzen baitziren. Hau Frantzian sortu zen XII. mendearen amaieran.
Erdi Aroan, hiriak asko garatu ziren merkataritzaren garapenarekin batera. Hiri-burgesia asko indartu zen, eta merkataritzaren garapenarekin dirua lortu zutenez, eraikuntza zibil eta erlijiosoak eraiki zituzten. Bestalde, burgesek dirua eta botere ekonomikoa bazuten ere, ez zuten botere politikorik, eta noble eta burgesen arteko talkak areagotu ziren. Laburbilduz, merkataritzaren eta burgesiaren indarrak artea bultzatu zuen.
Garai honetan kapitalismoaren hazia erein zen, eta erregeek indarra hartu zuten. Gremioak sortu ziren, eta erlijiotasun gizatiarrago bat (gizakiarekiko hurbilagoa) garatu zen. Arteari dagokionez, ikuspuntu berri bat sortu zen: erlijiotasun gizatiarragoa, naturalismoa, humanismoa eta adierazkortasuna nabarmen bultzatu zituena. Ama Birjinaren eta Jesukristoren irudiak idealizatuta irudikatu zituzten, eta hasierako erlijiotasunaren bi balore berreskuratu zituzten: austeritatea (justuarekin bizi) eta pobrezia.
Zistertar Ordena, ordena erlijioso bat izan zen, eta honek formen eta estetikaren purutasuna bultzatzen zuen, forma soilak alegia. Ordena erlijioso hau San Bernardo Claravalek sortu zuen, eta Clunyko Ordenaren aurka jarri zen. Agintearen metatzearen eta alferkeriaren aurka zeuden, eta eskulana eta bizimodu urria aldarrikatzen zituzten. Dekorazio eta irudirik gabeko artea bultzatzen zuten. Baina denborak aurrera egin ahala, Zistertar Ordenak boterea eta dirua metatzen hasi ziren, nahiz eta austeritatea bultzatzen zuten. Hau da, leku bakartu bat izatea errezatzeko, meditatzeko, etab. Gainera, Zistertar Ordena Erromanikoaren eta Gotikoaren artean kokatzen da, hainbat garaitako estiloak eta ezaugarriak baititu.
Pintura Gotikoa
Bi garaitan sailkatzen dugu:
- Trecentoko pintura
- Pintura flandestarra
Ez dira asko kontserbatu XII. mendeko pinturak, baina beirateen bidez pentsa dezakegu nolakoak ziren garai hartako pintura gotikoak. Garai hartan estilo lineala zuten: irudien inguruko marrazketa, kolore biziak erabiltzen zituzten, eta perspektibarik ez zutenez, ez zuten bolumenik. Gainera, pertsonaiak espazioan kokatzeko arazoak zituzten. Baina Giotto artistak ezaugarri hauek aldatu eta berritzailea izan zen. Izan ere, Giottok pintura gotikoa aldatu eta hobetu egin zuen, Errenazimendu garaiko estiloaren aurrekaria izanik.
Trecentoko Pintura
XIV. mendea, Italia, 1300 inguruan. Trecento garaian aurrerapen tekniko handiak eman ziren, eta Trecento Errenazimendu garaiko aurrekaria izan zen. Garai honetan, perspektibara joateko eta irudiak espazioan kokatzeko saioak egin zituzten. Hau izan zen perspektibaren aurrekaria. Giza irudiak eta naturaren aurkezpen naturala egiten zituzten, eta argiarekin esperimentatzen hasi ziren, gune argiak eta itzalak sortuz.
Garai honetako autorerik garrantzitsuenetako bat Giotto izan zen. Giotto perspektibaren eta Errenazimendu garaiko estiloaren aurrekaria izan zen. Florentziako eskolako maisu nagusia izan zen, eta inspirazio iturri nagusia natura hartu zuen, paisaiak kasu.
Pintura Flandestarra
Artea garatzeko baldintza onak Flandesen zeuden, bertan dirua zegoelako, burgesak agintean zeudelako eta gorakada ekonomiko bat gertatu zelako. Artistek lanak burgesentzat egiten zituzten, eta batzuetan elizarentzat ere bai. Burgesek lan hauek etxean jartzen zituzten, eta orokorrean triptikoak ziren. Lan hauek burgesen etxeetan jar zitezen, tamaina txikikoak ziren. Gainera, olio-pinturak nabarmentzen ziren, eta horiekin kolore bizien gorakada gertatu zen. Horrekin batera, aurrerapen tekniko handiak gertatu ziren. Esate baterako, geruza lausoak, tonalitate ñabardurak (kolore ezberdin ugari erabiltzen ziren) eta irudiak xehetasun handiz irudikatzen ziren.
Quattrocentoko Pintura eta Errepresentazio Sistema Berria
Ezaugarriak:
- Artistek kontzientzia dute, eta badakite pintura ez dela imitazio hutsa; muturreko joera naturalista baztertuko dute.
- Oreka bilatuko dute: espazioaren, konposizioaren, kromatismoaren (pinturaren koloreen arteko oreka) eta adierazkortasunaren arteko oreka lortu nahi dute. Hau zuzenean Errenazimendu garaiarekin erlazionatzen da.
- Konposizio argia izan ohi dute, eta konposizioak forma geometrikoetan (triangelu formetan askotan) txertatuko dira oreka hori lortzeko.
- Koloreek ez dute irudiaren pertzepzioa aldatuko.
- Perspektiba oso garrantzitsua izango da, eta espazioaren arteko harremanak nabarmenduko dira.
- Oreka eta adierazkortasuna bilatuko dituzte, dramatismorik gabe.
Eskolak eta belaunaldi nabarmenak, eta horien arteko autore garrantzitsuenak:
- Masaccio
- Fra Angelico
- Sandro Botticelli
Cinquecentoa
Arkitektura, pintura eta eskultura. Errenazimendua bi garaitan dago zatituta:
- Quattrocento
- Cinquecento
XVI. mendean kokatzen da, eta XVI. mendeko lehen herenari (Errenazimendu Garbia) eta XVI. mendeko bigarren zatiari Errenazimendu Manierista deritzo.
Errenazimendu Garbiko autore nabarmenak:
- Leonardo Da Vinci
- Michelangelo Buonarroti
Garai honetan muturrera eramaten eta hobetzen dira Quattrocentoko ezaugarri eta ideal estetikoak. Garai honetan, irudiaren batasuna, obraren osagaiak konposizioaren mendean jartzea, forma geometriko soilak erabiltzea, konposizioa egituratzeko kolorearen aurretik jartzea, “adierazkortasun gabeko pertsonaiak” egitea eta perspektiba konikoa perfekzionatzea dira ezaugarri nagusiak. Izan ere, Errenazimenduko ezaugarri berberak ditu, baina hauek hobetu egiten ditu.
Manierismoa / Aldi Manierista
Errenazimenduaren bigarren aldia da, XVI. mendeko bigarren zatia. Aldi gatazkatsua izan zen, Erreforma Protestantea sortu eta hedatu zelako, Italiak nagusitasun ekonomikoa galdu zuelako eta Frantzia eta Espainiaren arteko gerra bat gertatu zelako. Egoera latz honen aurrean, edertasunaren inguruko aurreko adostasunak aldatu eta zalantzan jartzen dituzte, eta forma subjektiboak eta exageratuak lantzen dituzte. Artea elitista eta aristokratikoa bihurtzen da, eta Errenazimenduko balio estetikoetatik askatu eta edertasun hori zentzu berri batez interpretatzen da.
Perspektibaren aldetik, perspektiba behartuagoak eta ikuspuntu behartuagoak erabiltzen dituzte. Hau da, perspektiba ezberdinak lantzen dituzte, ez soilik perspektiba konikoak. Gorputzaren proportzioak landu eta bigarren mailako osagaiak edo anekdotak nagusitzen dira. Esate baterako, irudi baten atzean dauden paisaiak edo irudiak nabarmentzen dira.