Arte Islamiarra eta Gotikoa: Ezaugarriak eta Historia

Clasificado en Arte y Humanidades

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,35 KB

Arte Islamiarra: Jatorria eta Hedapena

Seguruenik, orain arte ez da musulmana bezain bizkor eta indartsu zabaldu den erlijiorik sortu. Arabiako penintsulan sortu zen VII. mendearen hasieran. Oso bestelako herriak eta tradizioak hartu zituen Islamak bere baitan, fedearen bitartez baturik.

Arkitektura Islamikoa: Ezaugarri Nagusiak

Mezkita da arkitektura islamiarreko eraikin esanguratsuena, musulmanen otoitz-leku nagusia. Eraikuntza guztiz sofistikatuak bideratu zituzten.

Mezkitetako eskema tipikoa:

  • Sahn edo patioa: Atari batek inguratua, erdian iturri bat duena (garbiketarako).
  • Haram edo otoitz-lekua: Luzanga gehienetan.
  • Qibla: Harama eta patioa bereizten dituen horma da, Mekara dago orientaturik.
  • Mihrab: Qiblaren erdialdean irekitzen den hobia.
  • Minbar edo prediku-lekua: Mihrabaren ondoan dago.
  • Minaretea: Patioaren perimetroan erantsirik goratzen den dorrea. Handik deitzen die muezinak musulman guztiei otoitz egitera.

Materialak eta Dekorazioa:

Adreilua erabili zuten batez ere, azuleju, estuko, alabastro eta marmolezko xaflen bidezko dekorazioz apaindurik. Dekorazioa aberastasun kromatiko handikoa izan zen betiere. Euskarri gisa, jatorri erromatarreko zutabe eta pilareak erabili zituzten.

Arku eta Kupula Motak:

  • Arku motak: Erdi-puntakoa edo zirkulu erdikoa, zorrotza, ferra-arkua, gingilduna, elkar gurutzatuak.
  • Kupula motak: Erraboil itxurakoa, kalifa-kupula eta atalduna.

Eraikinen barnealdea landu zuten bereziki arkitektura islamiarrean, itzal eta graziaren bila.

Espainiako Arte Islamiarra: Kronologia

711. urtean inbaditu zuten arabiarrek Iberiar penintsula eta erresuma bisigodoa deuseztatu zuten ondoren.

  1. Omeiatarren garaia: Abbasiarrak botereaz jabetu ondoren, Damaskotik ihes egin eta Kordobako Kaliferria sortu zuen Abderraman I.ak, omeiatarren azkenak.
  2. Taifa Erresumak: 1031. urtean desegin zen Kordobako Kaliferria; boterea sakabanatu eta, horrenbestez, taifa erresumak sortu ziren.
  3. Almorabideen inbasioa: XI. mendearen bukaeran.
  4. Almohadeen inbasioa: XII. mendearen bukaeran.
  5. Nazari dinastia Granadan: XIII. mendearen bukaeran, dinastia berri bat sortu zen Granadan, Banu Nasr edo Nazari dinastiaren eskutik. Errege-Erregina Katolikoek Granada 1492an konkistatu arte iraun zuen dinastia hark.

Arte Gotikoa: Estiloak eta Ezaugarriak

(Sienakoa)

Nazioarteko Gotikoa

Estiloa Alemania aldean sortu zen XIV. mendean eta XV. mendearen lehen erdian zabalpena izan zuen. Estilo linealaren eta italo-gotikoaren arteko nahaste bat da.

Ezaugarriak:

  • Anekdotikoaren balorazioa.
  • Irudien luzapena.
  • Kurbotasunaren garrantzia.
  • Teknika zehatza, xehetasunak.
  • Kolore argi eta distiratsuak.
  • Joera naturalista gaietan.

Gotiko Flandriarra

XV. mendean Herbehereetan eta Borgoñan lan egin zuten maisu holandar eta flandriarren estiloen bilakaeraz jaio zen arte hau. Olioa erabiltzen da, kolore-gama aberastuz. Pintoreei “primitivos flamencos” izenaz ezagutzen zaie.

Entradas relacionadas: