Arte Islamiarra: Meskitak eta Jauregiak (Arkitektura)

Clasificado en Arte y Humanidades

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,28 KB

Arte Islamiarra

Arkitektura: Eraikin Motak

Meskitak

  • Musulmanen otoitz leku nagusia.
  • Askotan, kupula da meskitaren osagarririk esanguratsuena.
Meskitaren Ezaugarriak
  1. HARAM: Fededunak otoitz egiteko aretoa. Nabeetan banatuta dago zutabeen bitartez. Sakonera handia ematen zaio.
  2. PATIOA
  3. MINBAR: Apaizaren eserlekua, otoitza gidatzeko.
  4. MIHRAB: Liburu sakratua, Korana, gordetzeko lekua.
  5. TORREA (MINARETEA): Patioaren inguruan altxatzen den dorrea, otoitz egitera deitzeko erabiltzen dena.
  6. QUIBLA: Mekara orientaturik dagoen horma.
  7. ITURRIA: Garbiketarako erabiltzen da.
  8. MAQSURA: Toki pribilegiatua, autoritatearentzat gordetzeko lekua (agintarientzako).

Meskitak eraikin horizontalak dira. Osagai garrantzitsuena kupula da.

Kordobako Meskita

XII. mendean bukatu zen. Zatika eraikitzen joan zen, gero eta handiagoa eginez.

Ezaugarriak:

  • MIHRAB: Marmolezko horma, urrezko dekorazioa. Kupula kontraforma estalia.
  • MAQSURA: Kupularekin estalia. Alboetan gurutzatutako nerbioak.
  • HARAM (Otoitz Aretoa): 19 nabe otoitz egiteko. 850 zutabek nabeak bereizten dituzte.
  • Zutabeek ferra arkuz osaturiko 2 solairu eusten dituzte.
  • Arku bikromoak: 2 kolore (adreilua eta zuria).
  • Meskitaren erdian katedral katolikoa dago.

Jauregiak

Arkitektura zibilari dagokio. Multzo hauetan edertasuna barruko espazioetara mugatzen da.

Jauregiak 3 zatitan banatzen dira:

  1. MEXUARRA: Kanpoko bisitentzat eraikitako zatia.
  2. HAREM: Jauregiko agintarien bizilekua.
  3. ATZEAN: Festa eta ekitaldi publikoetarako gunea.

Hiri kanpoaldean edo hirietan bertan kokatzen dira, lorategi eta urmaelak dituzte.

Granadako Alhambra eta Generalife

  • Errege Nazarien jauregia. Hainbat funtzio: erregearen jauregia, administrazioa, kuartela eta erlijio agintearen egoitza.
  • 2 gune nagusi:
    • Gune Publikoa: Gobernu funtzioak betetzen zituzten eraikinak. 3 patio zeuden inguruan antolaturik: Machucako patioa, Urrezko Gelako patioa eta Comaresko patioa.
    • Gune Pribatua: Erregea, haren familia eta zerbitzariak bizi ziren. Lehoien Patioaren inguruko gelek osatzen dute.
Leku Nagusiak Alhambran
  1. MIRTOEN PATIOA: Arabiarrek uraren freskotasuna gozatzeko zuten zaletasunaren adierazgarri.
  2. LEHOIEN PATIOA: Dekorazio aberatsa, apaingarriak: ataurikeak, motibo geometrikoak... Erdian lehoiez dekoraturiko iturria.
  3. BI AHIZPEN ARETOA: Mocarabez dekoratutako izar itxurako kupula dauka. Koloreen bitartez ura barruraino sartzen da: freskatzeko eta lasaitzeko.
  4. GENERALIFE JAUREGIA: Urrutiago dago, zuhaitz tartean. Udan beroagatik ona da, urak presentzia handia du. Freskatzeko eta erlaxatzeko, familiak hara joaten ziren.

Entradas relacionadas: