Arte Modernoaren Analisia: Dalí, Picasso, Matisse, Mondrian
Clasificado en Arte y Humanidades
Escrito el en vasco con un tamaño de 2,84 KB
Memoriaren Iraupena (Salvador Dalí)
Memoriaren Iraupena: Salvador Dalí, 1931, Arte Modernoa, New York. Estilo surrealista.
Teknika: Mihise gaineko olioa.
Gaia: Onirikoa, denboraren joana.
Konposizioa: Hondartza horizontala eta enbor bertikala (lerro estatikoak). Lerro magikoa diagonala eta erlojuetako lerro kurbatuak (lerro dinamikoak). Hondamendiaren paisaia, denbora eta bizitza gelditu. Objektuak forma irrealean, amets bat dirudi. Pintzeladak lauak eta zehatzak. Gama kromatikoa kolore hotzekin, kontrastea egiteko ia metalikoak. Argia bi zatitan: lehenengoa argi gutxi eskuinetik, atzeko eremua argi zuri esker sakontasuna. Sakontasunaren efektu klasikoa, perspektiba geometriko eta kolore hotzak.
Avignongo andereñoak (Pablo Picasso)
Avignongo andereñoak: Pablo Picasso, 1907, Kubismoa, New York, MoMA.
Teknika: Mihise gaineko olio pintura.
Gaia: Taldearen erretratua, konposizioa ikusleari begiratzen dioten 4 emakume.
Emakumeak desberdinak dira: ezkerrekoa egiptiarra, erdialdekoak iberikoak eta eskumakoa afrikarra. Aurpegi desitxuratuak: asimetrikoak, begiak aurrerantz baina sudurra albora. Plano berean daude, sakontasuna galdu. Kolorearen erabilera librea, paleta planoa eta leunak erabili. Badirudi autoreak ez duela koadroa amaitu, eremu zuriak daude. Koadroak ez du argi fokurik, zati bakoitzak bere iturria du.
Lerro berdeak (Henri Matisse)
Lerro berdeak: Henri Matisse, 1905, Fauvismoa, Statens Museoa, Kopenhage.
Teknika: Mihise gaineko olio pintura, erretratua.
Errealitatea modu subjektiboan irudikatu. Koloreak ez datoz bat errealitatearekin. Pintura empaste lodiekin eta kolore osagarriekin jokatu. Koloreak marrazkia baino garrantzitsuagoak. Kolore argiak eta lauak. Lerro berdeak zati iluna eta argia banatzen ditu. Aurpegian pintzelada solteak. Konposizio sinplea eta oinarrizko formetara mugatua. Sakontasuna alde batera utzi. Pintzeladak gogorrak eta luzeak. Matisseren helburua bera ikusten duen modua isolatzea.
Konposizioa gorria, horia eta urdina (Piet Mondrian)
Konposizioa gorria, horia eta urdina: Piet Mondrian, 1937-1942, Museo desberdinetan daude. Ezagunena Londresko Tate Gallery. Estilo abstraktua, artelan neoplastizista da.
Teknika: Oihal gaineko olio pintura.
Gaia: Abstraktua.
Konposizio sinplea eta kuadrikulatua. Hondo zuri baten gainean, lerro beltzak koadro eta laukizuzenak sortuz. Batzuk koloreztatuak kolore primarioekin. Kolore laua, lerro dinamikoak, sakontasuna. Mugimendua baztertu. Pintzeladak zehaztugabe, itxura planoa eman. Koadroa ez dago edonola antolatua, tentsioa, oreka eta ordena transmititzen du.