Artearen Aroak: Errenazimendua, Barrokoa, Gotikoa

Clasificado en Arte y Humanidades

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,89 KB

Errenazimendua

Errenazimenduko Arkitektura

  • Eredu klasikoetan oinarrituta: proportzio kanonikoa (9/10 buru).
  • Material nobleak (marmola, brontzea). Florentzian, lur errea (barro cocido).
  • Gai profanoak eta alegorikoak.
  • Zaldizko eskulturak.
  • Antropozentrismoa. Giza gorputz biluziak.
  • Busto-erretratuak: errealismoak eta indibidualismoak garrantzi handia dute.
  • Perspektiba eta sakontasuna bilatuko dira.

Errenazimenduko Pintura

  • Fresko teknikak erabiltzen dira.
  • Konposizio argiak, forma geometrikoak.
  • Marrazketa kolorea baino garrantzitsuagoa da.
  • Perspektibari esker, pertsonaiak proportzionaltasun arauen arabera kokatzen dira, sfumato teknika erabiliz.
  • Argiak Quattrocenton espazio osoa argitzen du.
  • Giza figura, jantzita edo biluzik agertzen da. "Eskortzoa" erabiltzen da.
  • Gai erlijiosoak, profanoak edo mitologikoak.

Barrokoa

Barrokoko Arkitektura

  • Oinplano eliptikoak eta obalatuak.
  • Lerro makurrak, nahasiak eta gainazal ondulatuak.
  • Mugimendu ondulanteak. Fatxadak, zutabe salomonikoak eta frontoiak mozten dira.
  • Argilunak bilatuko dira.
  • Mota askotako elementuak agertuko dira: arku salomonikoak, estipiteak, landarezko motiboak, moztutako frontoiak...
  • Efektu eszenografikoak. Lorategi ederrak agertuko dira.
  • Elizak eta jauregiak egingo dira gehienetan.
  • Multzo arkitektonikoak eratzen dira eta hiriak planifikatzen dira.

Barrokoko Eskultura

  • Zentzu propagandistikoa, efektismoa eta errealismoarekiko hurbiltasuna.
  • Mugimenduaren obsesioa.
  • Argilun bortitzak.
  • Figurek mugimendua kanporantz proiektatzen dute (mugimendu zentrifugoa).
  • Erabilitako materialak brontzea eta marmola dira. Zura, Espainian.
  • Gai erlijiosoak eta mitologikoak.
  • Hildakoa jarrera heroikoan.
  • Barrokoan urbanismoak garrantzia lortu zuen.

Barrokoko Pintura

  • Kolorea marrazkiari nagusitzen zaio.
  • Etengabeko sakontasuna.
  • Argia nagusia da: tenebrismoa.
  • Konposizioa asimetrikoa eta atektonikoa da (simetria eta konposizio tektonikoaren aurka).
  • Mugimendua: dinamikoa da, aldakorra. Turbulentzia gelditasunari nagusitzen zaio.

Gotikoa

Arkitektura Gotikoa

  • Argia nagusituko da; hormek garrantzia galtzen duten bitartean, bao handiek eta beirateek hartuko dute protagonismoa, eliza argitsuak sortuz.
  • Bertikaltasuna helburua da. Hori indartzeko elementu ugari erabiliko dira: arku zorrotzak, dorreak edo pinakuluak.
  • Oinplanoak: Gurutze latindarra da katedralen oina, hiru eta, noizbait, bost nabekoa.
  • Elementu eusleak: Hormek garrantzi gutxiago dute, kontrahormek protagonismoa kenduko dietelako. Beirateek garrantzia izan zuten.
  • Zutarriak gurutze formakoak izango dira.
  • Zutabeak hasieran itsatsirik egongo dira zutarriei, gangetako nerbioak agertu ahala.
  • Kontrahormak kanpoaldean kokatzen dira.
  • Gargolak, arbotanteen bidez, euria kanporatzeko.
  • Pinakuluak, kontrahormen gainean.
  • Arkuak: arku zorrotzak edo ogiba arkuak (konopiala, karpanela, mixtilineoa, zorrotza).
  • Gangak erabiltzen ziren.
  • Trazeria gotikoa, irudi geometrikoekin.
  • Arrosa-leihoak edo errosetak.
  • Kardinak edo landare-motiboak.
  • Animalia irudiak, gargoletan.
  • Gabeleta.

Eskultura Gotikoa

  • Naturalismoaren bilakaera eta humanismoa dira ezaugarri nagusiak. Konbentzionalismo gutxiago dago, proportzioekiko ardura handia. Naturarekiko interesa izango da.
  • Maitasuna eta mina bezalako sentimenduak adieraziko dira.
  • Eskultura motak: Erliebea, bolumen borobileko eskultura eta erretratuak.

Pintura Gotikoa

  • Beirateak, miniaturak eta taularen gaineko pintura.

Entradas relacionadas: