Artearen Gida Laburra: Greco, Neoklasizismoa eta Velázquez
Clasificado en Arte y Humanidades
Escrito el en vasco con un tamaño de 2,95 KB
Greco: Manierismoaren Maisua
Manierismoa: Ezaugarri nagusiak
- Ikono bizantziarren zentzu ia abstraktua eta barnekoitasun psikologiko sakona.
- Veneziarren kolore bortitzak.
- Konposizio eskema nabarmenak.
- Sinbolismoa eta perspektiba falta.
- Argia ez da naturala, errealitatetik kanpokoa.
- Elementu horiekin guztiekin, pintura originala, gizatasunez beteriko tipo psikologikoak erretratuz egin zituen.
- Zeru-paisaiak: hodei mehe eta kolore desberdinekoak.
Arkitektura Neoklasikoa
Orientazio berria hartu zuen, giza bizitza hobetzeko eraikinak ugarituz. Arkitektura barrokoa baztertu eta antzinatera begira jarri zen.
Ezaugarriak:
- Ordena klasikoen erabilpena.
- Oinplano angeluzuzenak eta zentralizatuak.
- Bolumen arkitektoniko garbiak eta geometrikoak.
- Soiltasuna, harmonia, proportzioa eta oreka.
- Eraikin erromatarrak berreskuratu ziren: garaipen arkuak, zutabe oroigarriak.
- Nazioartean estilo homogeneo bat garatu zen.
Velázquez: Espainiako Urrezko Mendeko Pintorea
Hasierak (1617-1622)
Pacheco pintorearen tailerrean sartu zen. Joera manierista alde batera utzi eta errealismo barrokoari heldu zion.
- Caravaggioren tenebrismoa.
- Joera errealista herritarra.
- Gaiak: bodegoiak, erretratuak eta erlijioa.
- Adibideak: Gosaria, Atso arrautzak frijitzen.
Heldutasun Urteak
Lehen etapa madrildarra eta lehen bidaia Italiara. Aurreko gaiak baztertu eta errege eta gorteko gizonen erretratuak egin zituen.
- Adibideak: Doña Maria de Austria, Felipe IV.a.
Erretratuen ezaugarriak:
- Soiltasuna konposizioan.
- Errealismoa.
- Interes gutxi hondoak agertzeko.
- Gorputz osoko erretratuak.
- Oso estatikoak.
Rubensekin Topaketa:
Rubensek mitologia lantzeko eta Italiara joateko bultzatu zuen.
Aurretik margotu zituen: Mozkorrak (Bakoren Garaipena).
Izaera:
Ironikoa eta txantxazalea.
1629-1631: Lehen Bidaia Italiara
Pintore errenazentistak, erromatarrak eta veneziarrak aztertu zituen.
1631-1648: Finkatze Garaia (Bigarren Etapa Madrildarra)
Era askeagoa, irudiek gogortasuna galdu zuten, espazioa airez bete zen, aire-perspektiba iragarriz.
- Koloreak: grisa, berdea, okrea, harmoniotsuak.
- Gorteko erretratugile bikaina: Felipe IV.a zaldi gainean.
1648-1660: Bigarren Bidaia Italiara
Erregearen mandatuz, arte-lanak erosteko.
Aire-perspektiba hobetu zuen, gero eta pasta gutxiago erabiliz.
Azken Etapa
Italian hiru egonaldi egin eta gero, Madrilera itzuli zen.
Ekarpenik handiena: Meninak edo Iruleak.
Pintzelkada askea, amaitu gabe balitz bezala, kolore-orbanak, zehaztasunak erakutsiz eta formak sortuz.