Atmosferaren dinamika eta eragile nagusiak
Clasificado en Física
Escrito el en vasco con un tamaño de 2,33 KB
Exosfera: Azken geruza hau 9.600 km-ra iristen da. Oxigeno, hidrogeno eta heliozko molekula soltez osatuta dago, eta oso dentsitate baxua du.
Atmosferaren dinamika
Atmosferako zirkulazio orokorra lurrazalarekiko paraleloak diren mugimendu horizontalez eta azaletik troposferaren goiko parteraino heda daitezkeen mugimendu bertikalez osatuta dago. Mugimendu horien eragileak tenperatura-aldaketak dira.
Atmosferaren dinamikaren eragilea: Eguzki-erradiazioen banaketa
Eguzki-erradiazioek ez dituzte planetako alde guztiak berdin berotzen. Faktore hauek dute eragina lurrazalera iristen den eguzki-erradiazioen banaketan:
Latitudea: Izpiak zenbat eta perpendikularrago iritsi lurrazalera, orduan eta handiagoa da intsolazioaren intentsitatea, eta alderantziz. Azalera handiagoan banatu behar baita bero-kantitate bera. Horregatik, latitudea zenbat eta handiagoa izan, orduan eta txikiagoa izango da intsolazioaren intentsitatea.
Errotazio-ardatza: Makurtuta dagoenez, intsolazioa latitudearen araberakoa izango da, eta latitude berean, berriz, urtaroaren araberakoa. Lurrak Eguzkiaren inguruko orbitan aurrera egin ahala, ardatzak aldatu egiten du Eguzkiarekiko orientazioa. Horrela, zikloaren aldi batean bi hemisferioetako bat Eguzkirantz orientatzen da; beste aldi batean, aldiz, kontrako hemisferioa. Errotazio-ardatza ez balego, eguzkiztapen handiena Ekuatorean izango litzateke.
Azaleko materiala: Tenperatura ez da bera eguzki-izpiak itsasoan jotzen duenean edo lehorrean jotzen duenean. Uraren bero espezifikoa handiagoa denez, denbora luzeagoa behar du berotzeko edo hozteko; gainera, molekulen arteko distantzia txikia denez, ozeanoa beroa trukatzeko eta garraiatzeko bitartekari egokia da. Harriak solidoak direnez, beren molekulen arteko distantzia txikia da eta erraz zabaltzen da beroa. Baina harrien azaleran gelditzen da beroa eta azkar alda daiteke haien tenperatura. Airearen molekulen arteko distantzia handia denez, ez da ia kondukziorik gertatzen.
Atmosferaren dinamikan eragina duten faktoreak
Atmosfera-presioa: Aireak lurrazalean egiten duen presioa 1 atm-koa da; zenbat eta altuago, orduan eta presio txikiagoa, eta gasak hedatu egiten dira, tenperatura jaitsiz.