Atmosferaren Geruzak: Troposfera, Estratosfera eta Termosfera
Clasificado en Física
Escrito el en
vasco con un tamaño de 5,56 KB
Atmosferaren Geruzak: Sarrera eta Troposfera
Troposferaren ezaugarri nagusiak
- Aire-fluxu konbektiboak (bertikalak eta horizontalak) gertatzen dira.
- Atmosferan dauden gas gehienak ditu.
- Hasierako 500 metroei geruza zikina deritzo.
Troposferaren altuera eta mugak
Troposferak 12 km-ko batez besteko altuera du. Bere muga tropopausa da. Poloetan 8 km-ko altuera du, eta Ekuatorean 18 km-ko altuera.
Troposferako gasak
Atmosferan dauden gas gehienak.
Gizakiaren eragina troposferan
Troposferaren hasierako 500 metroetan, geruza zikina ageri da. Hor bertan, gizakiok eragiten dugun kutsadura metatzen da, eta horren eraginez ozonoa suntsitzen ari da.
Troposferaren funtzioak
Fenomeno meteorologikoak sortzen ditu eta Lurraren tenperatura erregulatzen du.
Troposferan gertatzen diren fenomeno meteorologikoak
Troposferan zikloiak eta antizikloiak sortzen dira, eta hemen fenomeno meteorologikoak gertatzen dira.
Kontzeptu Gehigarriak eta Muga Geruzak
Planetaren Muga-geruza, Geruza Laminarra eta Ekman
- Planetaren muga-geruza: Atmosferaren beheko aldea da, eta planeta-gainazal batekin duen kontaktuak zuzenean eragiten dio haren portaerari.
- Geruza laminarra: Paraleloan, nahastu gabe, mugitzen diren fluido-geruzek ezaugarritzen duten fluido-fluxua da.
- Ekmanen geruza: Presio-gradientearen indarraren, Coriolisen indarraren eta erresistentzia zurrunbilotsuaren arteko indar-oreka duen fluido baten geruza da. Itsasotik gertu dago.
Ekmanen geruza eta Ekmanen espirala
Ekmanen geruzan Ekmanen espirala gertatzen da. Fenomeno hau haizearen marruskaduraren, fluidoaren erresistentziaren eta Coriolisen indarraren konbinazioaren ondorioz gertatzen da. Eragiten duen efektua fluido baten geruzak (airea edo ura) espiral batean mugitzea da.
Coriolisen indarraren definizioa
Objektu bat errotazioan dagoen erreferentzia-sistema batean mugitzen denean gertatzen den fenomeno fisiko bat da.
Konbekzio zelulak eta funtzionamendua
Konbekzio zelulak: Sistema bat da, non fluido bat berotu, dentsitatea galdu eta dentsitate handiagoko eremu batera joatera behartzen den.
Konbekzio-korronteen funtzionamendua funtsezko hiru faktoreren mende dago: bero-iturria, materialaren bero-transferentziaren ahalmena eta konbekzioa gertatzen den ingurunearen propietate fisikoak.
Geruza Zikina eta Troposferako Mugimenduak
Geruza Zikina: Definizioa eta Jatorria
Troposferaren hasierako 500 metroei geruza zikina deritze. Izen hori du basamortuetatik, sumendietatik eta kutsaduratik datorren hauts esekiak kontzentratzen direlako.
Airearen mugimendua geruza zikinean
Bai, airearen mugimendua dago geruza honetan. Aire-fluxu konbektiboak (bertikalak eta horizontalak) deitzen dira. Presio eta tenperatura aldaketak direla eta sortzen dira.
Tenperatura aldaketa geruza zikinean
Tenperatura 0,5 ºC edo 1 ºC jaisten da 100 metroko, eta kilometro bakoitzeko batez beste 6,5 ºC jaisten da.
Gradiente Termiko Bertikala
Tenperaturaren murrizketa erregularra da altuerarekin.
Estratosfera
Estratosfera: Kokapena eta Ezaugarriak
Troposferaren ondorengo geruza da, hau da, atmosferaren bigarren geruza, non ozono geruza ageri den.
Ozono Geruza Estratosferan
Ozonoa da elementurik garrantzitsuena.
- Kontzentrazioa: Estratosferaren konposizioaren %80koa da.
- Lodiera: 15 km eta 30 km artean dago.
Estratosferaren muga
Estratosferaren mugari estratopausa deritzo.
Tenperaturaren bilakaera (Estratosfera eta Mesosfera)
Estratosferan: Tenperatura altuerarekin igo egiten da, ozono geruzak Eguzkitik datozen izpi ultramoreak xurgatzen dituelako.
Mesosferan: Mesopausan ozonoa murrizten denez, tenperatura jaitsi egiten da (-80 ºC eta -100 ºC arteko tenperatura).
Termosfera eta Exosfera
Termosfera: Altuera eta Muga
600 km eta 800 km arteko altuera du, eta bere muga termopausa da.
Termosferaren osagaiak
Oxigeno molekularra eta atomikoa, Hidrogenoa (H) eta Helioa (He), nitrogenoa, elektroiak eta ioiak.
Termosferaren ezaugarri nagusiak
- Irrati eta telebistako uhinak errebotatzen dituzte.
- Tenperatura 1000 ºC baino gehiagora iritsi daiteke.
- Aurora borealak eta australak sortzen dira.
Aurora Boreal eta Australen Jatorria
Eguzkitik datozen partikula azpiatomikoen eta atomo ionizatuen arteko interakzioaren ondorioz ematen da.
Van Halenen Gerrikoa
Van Halenen gerrikoa magnetosferan dagoen bi eraztuneko gerrikoa da, eta erradiazio maila oso arriskutsua duena.
Magnetosferaren funtzioak
Atmosfera eta gainazaleko bizitza energia handiko partikuletatik babestea eta atmosferaren higadura prebenitzea.
Exosfera: Ezaugarriak eta Muga
- Gas dentsitatea oso txikia du.
- Magnetosfera hor dago.
- Exosfera 1000-1500 km-ra iristen da.
Exosferako gas dentsitatea
Gas-dentsitate oso txikia du. Ia hutsik dago, espazioan bezala.
Exosferaren garrantzia
Exosferarik gabe bizitza ezinezkoa izango litzateke.
Exosferaren tenperatura
Exosferaren tenperatura asko aldatzen da, normalean 0 °C eta 1.700 °C artean.