Atmosferaren Kutsadura: Jatorria, Izaera eta Ondorioak
Clasificado en Química
Escrito el en vasco con un tamaño de 3,58 KB
Atmosferaren Kutsadura
Atmosferaren kutsadura airean ohiko konposizioan egon ohi ez diren zenbait substantzia edo energia mota agertzea da, edota aireak berezkoa duen osagairen baten edo gehiagoren kontzentrazioa ohi baino handiagoa denean.
Kutsatzaileen Sailkapena
1. Jatorria
a) Kutsatzaile Naturalak
- Sumendiek igorritako gasak eta substantziak, partikula solidoak eta errutzak.
- Ekaitzetan sortutako ozonoa eta nitrogeno oxidoa.
- Baso suteek askaturiko CO2 eta CO.
- Haizeek altxatu eta garraiatutako hautsa.
- Landareen polena.
- Materia organikoak deskonposatzean sorturiko metanoa eta hidrogeno sulfurua.
- Itsasotik askatutako gatz partikulak, CO2 eta metanoa.
b) Kutsatzaile Antropogenikoak
- Industria.
- Etxeko berogailua.
- Garraioak.
2. Izaera
a) Kutsatzaile Fisikoak
Atmosferaren ezaugarri fisikoak aldarazten dituzte:
- Erradiazio ionizatzaileak: Materiaren atomo edo molekulak ionizatuz, horien egituraren oreka kimikoa eta funtzioak aldatu ditzaketen partikulak edo uhin elektromagnetikoak (X izpiak, alfa, beta eta gamma). Iturri antropogeniko nagusiak: medikuntza, jarduera militarrak eta zentral nuklearrak.
- Erradiazio ez-ionizatzaileak: Telefonian eta bestelako komunikabideetan erabilitako mikrouhinak. Gorabeherak nerbio-sisteman eta aldaketa hormonalak zein inmunologikoak eragin ditzakete.
- Zarata: Atsegina ez den soinu asaldatzailea, pertsonengan ondorio fisiologiko eta psikologiko kaltegarriak eragiten dituena. Iturri antropogeniko nagusiak: garraiobideen motorrak, eraikuntzan erabiltzen diren makinak, tabernak, diskotekak. Ondorioak: entzumenaren galera, interferentziak ahozko komunikazioan, loaren eta atsedenaren nahasmendua.
b) Kutsatzaile Kimikoak
- Lehen mailako kutsatzaileak: Igorleek askatutako moduan agertzen dira atmosferan.
- Sufre oxidoak eta azido sulfhidrikoa: erregai fosilen errekuntza, zentral termikoak, iturri naturalak eta industria prozesuak.
- Karbono monoxidoa eta dioxidoa: arnasketa, erregai fosilen kontsumoa, hondakin solidoen errekuntza, basoetako suteak, hirietako ibilgailuak.
- Nitrogeno oxidoak: tenperatura altuetan, atmosferako nitrogenoaren oxidazioan eratzen dira, toxikoak giro tenperaturan. Industria kimikoa, errekuntza prozesuak, tximistak, sumendien erupzioak, bakterioen metabolismoa.
- Konposatu halogenatuak eta eratorriak: Kloroa ibilgailu motordunetan, CFC medikuntzako esterilizatzaileetan, eraikuntzetako material isolatzaileetan, aerosoletan eta industriako disolbatzaileetan.
- Partikula totalak esekiduran: lurreko hautsa, sumendien erupzioak, basoetako suteak, erregaien errekuntza, harrobiak, itsasoko gatza.
- Konposatu organikoak: Hidrokarburoak (zingiretako hartzidura, ibilgailuen igorpenak), Lurrunkorrak (erupzioak eta suteak, petrolioa lurruntzean), Furanoak eta dioxinak (industria-prozesuen ondorioz sortutako produktuak eta era naturalean).
- Metal astunak: erregai fosilen errekuntzan, eremu metalurgikoetan, industria nuklear eta espazialetan, meatzaritzan eta hondakinen errausketa.
- Bigarren mailako kutsatzaileak: Lehen mailako kutsatzaileak euren artean, ur-lurrunarekin edo eguzki-erradiazioarekin erreakzionatzen dutenean.
- Azido nitrikoa eta azido sulfurikoa.
- PAN (peroxiazetilnitriloa).
- Ozonoa.