Atomoaren Egitura eta Lotura Kimikoak: Eboluzioa eta Oinarriak
Clasificado en Química
Escrito el en
vasco con un tamaño de 3,58 KB
Atomoaren Ereduen Eboluzioa
Thomsonen Eredua
Thomson: Atomoa karga positibozko bola bat zen, eta barruan karga negatibodun elektroiak zituen, mahaspideak bezala. Gehienbat protoiak eta neutroiak nukleoan (nahiz eta Thomsonen garaian neutroiak oraindik ez ziren ondo definituta). Elektroiak oso gutxi.
Rutherforden Eredua
Rutherford: Esperimentu batean Thomsonen eredua (teoria) ez zela zuzena ikusi zuen. Nukleo bat dagoela baieztatu zuen, karga positiboa duena, eta nukleoaren inguruan orbita zirkularretan elektroiak biraka ari direla.
Bohren Eredua
Bohr: Elektroiak soilik posizio edo kokaleku egonkor batzuetan egon daitezke. Posizio bakoitzak energia kantitate zehatz bat du. Energia igortzen edo xurgatzen bada, elektroia maila batetik bestera pasatzen da.
Eredu Modernoa (Schrödinger)
Gaur egun (Schrödinger): Ez dago partikula baten posizioa eta higidura kantitatea aldi berean zehazterik. Orbitala: Atomoaren espazio-zatia da, non elektroi bat egoteko probabilitatea oso handia den, energia kantitatea zehazteko.
Atomoaren Oinarrizko Kontzeptuak
Isotopoak eta Masa Atomikoa
- Isotopoak: Neutroi kopuru desberdina duten elementu berberen forma atomiko desberdinak dira.
- Zenbaki atomikoa (Z): Nukleoan dagoen protoi kopurua.
- Masa atomikoa (A): Protoien eta neutroien batura.
Atomo bat neutroa bada, protoi eta elektroi kopuru bera du.
Lotura Kimikoak
Lotura Ionikoa
Lotura ionikoa: Metala + Ez-metala.
- Metala: Elektroiak askatzen ditu, Katioia (+) sortuz.
- Ez-metala: Elektroiak hartzen ditu, Anioia (-) sortuz.
Sare kristalinoa eratzen dute. Disolbagarriak dira uretan, eroaleak soilik disoluzioan, gogorrak eta hauskorrak dira. Bi elementuen elektronegatibotasun desberdintasuna 2 baino handiagoa bada, lotura ionikoa da; bestela, kobalentea. Batek besteari ematen dio elektrona.
Lotura Kobalentea
Lotura kobalentea: Ez-metala + Ez-metala.
Zortzikotearen araua jarraitzen dute, elektroiak partekatuz. Elektronegatibotasunagatik erakartzen dituzte elektroiak.
- Apolarra: Lineala denean edo indar berdinarekin tiratzen denean (adibidez, Cl-----------Cl).
- Polarra: Indar desberdinekin tiratzen denean.
Denek indar berdina egiten badute, elektronegatibotasuna 0 da eta apolarra izango da. Polarra bada, uretan disolbagarria izan daiteke. Lotura kobalenteak hausteko errezenak dira. Bi elementuen elektronegatibotasun desberdintasuna 2 baino txikiagoa da (elektroiak konpartitzen dira).
Lotura Kobalenteen Arteko Indarrak
Loturak egiteko 3 modu nagusi daude:
- Hidrogeno zubiak: H lotuta dagoenean atomo txiki eta oso elektronegatibo batekin (O, N, F). (HN, HO, HF loturak).
- Dipolo-dipolo (Van der Waals): Polarretan, mutur positiboa mutur negatiboarekin erakartzen da.
- Sakabanatze indarra (Dispersioa): Apolarretan, milisegundutan kargak aldatu egiten dira.
Hidrokarburoen Aurrizkiak
Alkano -
- 1- met
- 2- et
- 3- prop
- 4- but
- 5- pent
- 6- hex
- 7- hept
- 8- okt
- 9- non
- 10- dek
Alkeno --
Alkin --