Atomoaren Egitura eta Lotura Kimikoak: Oinarrizko Kontzeptuak
Clasificado en Química
Escrito el en
vasco con un tamaño de 3 KB
Elementu Kimikoak eta Atomoaren Egitura
Atomoaren Oinarrizko Kontzeptuak
Atomo-zenbakia (Z)
Atomoen protoi kopuruari deritzo. Zenbaki horrek baldintzatzen du atomoa zer motatakoa den.
Masa-zenbakia (A)
Masa-zenbakiak nukleoan dagoen partikula kopurua adierazten du (neutroiak + protoiak).
Ioiak: Karga Elektrikoa
Atomoak kargaren ikuspuntutik neutroak dira; hau da, ez dute karga elektrikorik, atomo batek kopuru berean dituelako karga positiboak (protoiak) eta karga negatiboak (elektroiak).
Atomoak elektroi bat galdu edo jasotzerakoan, hau da, atomoa kargatuta dagoenean, ioi deitzen zaio partikula multzoari. Kargaren zeinuaren arabera, ioi positiboak eta ioi negatiboak daude:
Ioi Positiboak edo Katioiak
Elementu baten atomo bakoitzak elektroi bat edo gehiago galdu, eta karga positiboa hartzen duenean eratzen dira.
Ioi Negatiboak edo Anioiak
Elementu baten atomo batek elektroi bat edo gehiago irabazi, eta karga negatiboa hartzen duenean eratzen dira.
Lotura Kimikoak
Lotura Kimikoen Sarrera
Metalak
Atomoek bi jokabide dituzte elektroiekiko. Substantzia batzuen atomoek erraz galtzen dituzte geruzako azken mailako elektroiak, eta atomoak ioi positibo bihurtzen dira horrela. Adibidez: Fe, Li, Ca, Na, Cu...
Ez-metalak
Beste substantzia batzuen atomoek ez dute joera hori; kontrakoa baizik, beste atomo baten elektroiak hartzeko joera dute, eta ioi negatibo bihurtzen dira horrela. Adibidez: H, C, O...
Lotura Motak
Lotura Kobalentea
Elektroi bikote bat edo gehiago partekatzen dituzten bi atomoen arteko elkarketa da. Hau da, atomo batek elektroi bat jartzen du eta besteak beste bat, eta horrela bi elektroi horiek bientzat izango dira, partekatu egingo dituzte.
Era horretako molekuletan, atomoen arteko lotura oso indartsua da, baina molekulen artekoa ez. Hori dela eta, irakite- eta urtze-tenperaturak baxuak izaten dituzte. Lotura kobalentea hausten denean, substantzia deskonposatzen dela esaten da.
Lotura Ionikoa
Aurkako zeinuko ioien arteko erakarpen-indar elektrostatikoen ondorioz gertatzen da. Metal eta ez-metalen arteko atomoen elkarketak dira. Hau da, atomo batek elektroiak galtzeko joera badu, elektroiak irabazteko joera duen beste atomo batekin elkartuko da.
Konposatu ionikoek fusio-puntu altua dute, ez dira elektrizitate-eroaleak, eta, orokorrean, disolbagarriak izaten dira uretan.
Lotura Metalikoa
Metalen atomoen arteko elkarketa da. Kasuotan, atomo guztiek erraz galtzen dituzte elektroiak eta ez dago elektroi horiek hartuko dituen atomorik; ondorioz, lotura horretan ioi positiboak eta elektroi libreak sortuko dira, kristal metalikoa eratuz.