Atomoaren Egitura eta Teoria Kuantikoa

Clasificado en Física

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,85 KB

Atomoaren Egitura

Daltonen teoria

Demokritok 2000 urte lehenago azaldu zuenari jarraituz, Daltonen teoriaren arabera, materia ez-jarraia da eta partikula aldaezinez eta zatiezinez osaturik dago. Partikula horiek atomoak dira.

Thomsonen eredua

Thomsonen arabera, atomoa dentsitate uniformekoa zen karga positiboko masa esferiko bat, eta elektroiak materia horretan txertaturik zeuden. Multzoa neutroa eta egonkorra zen.

  • Izpi katodikoak: Elektroiz osatuak daude, edozein elementuren atomoen parte osatzailea direlako.
  • Kanal izpiak: Atomotik elektroi bat askatzen denean geratzen diren hondar positiboz osatuta daude.

Elementu kimikoak eta isotopoak

Elementu kimikoaren zenbaki atomikoa (Z) haren atomoaren karga nuklear positiboa adierazten du, hau da, nukleoan dauden protoi kopurua.

Elementu kimiko bat bere protoi kopuruaren edo zenbaki atomikoaren bidez desberdintzen da. Atomoa neutroa bada, balio hori eta elektroien kopuruarena berdinak dira.

Elementu berberaren atomoek neutroi kopuru desberdinak izan ditzakete. Ondorioz, masa ere aldakorra da. Horregatik, zenbaki atomikoa ezagutzeaz gain, masa zenbakia ere ezagutu behar da.

Teoria Kuantikoaren Hastapenak

Maxwell-en teoriaren arabera, argia uhin elektromagnetiko bat da.

  • Anplitudea (A): Oreka-posiziotik puntuak duen desplazamendu maximoa (m-tan).
  • Uhin luzera (λ): Bi puntu analogoren arteko distantzia (m-tan).
  • Maiztasuna (f): Denbora unitatean egindako bibrazio kopurua (s-1).
  • Periodoa (T): Bibrazio oso bat gertatzeko behar den denbora (s).
  • Abiadura (v): Uhina hedatzen den abiadura (m/s).

T = 1/f ; f = 1/T ; λ = c/f ; c = λ·f ; f = c/λ ; c = 3·108 m/s

Igorpen espektroa

Egoera gaseosoan dagoelarik, energia nahikoa ematen denean, elementu batek igortzen duen erradiazioari elementuaren igorpen espektroa deritzo.

Elementu baten igorpen espektroak ez-jarraituak dira; egoera gaseosoan dauden elementuek soilik igortzen dute erradiazioa maiztasun jakin batzuetan.

Planck-en teoria kuantikoa

Gorputzek pakete modukoetan (kuantuak) igortzen edo xurgatzen dute energia: E = h·f

Efektu fotoelektrikoa

Hertz-ek ikusi zuen erradiazio elektromagnetiko batek gainazal metaliko batean eragina zuela, eta honek elektroiak igortzen zituela (efektu fotoelektrikoa).

Ezaugarriak:

  • Agertzeko, erradiazioaren maiztasuna atari-maiztasuna baino handiagoa izan behar da.
  • Zenbat eta maiztasun handiagoa, orduan eta energia zinetiko handiagoa.
  • Erradiazioaren intentsitatea handitzen bada, ez da aldatuko igorritako elektroien energia, baina bai denbora unitatean igorritako kopurua.

Entradas relacionadas: