Atomoaren Eredu Mekaniko-Kuantikoa

Clasificado en Química

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,09 KB

Eredu mekaniko-kuantikoak Bohr-ena gailendu zuen. Eredu horren alderdi karakteristikoenak ondoko teoria fisikoetan oinarritu ziren:

  • Uhin-partikula dualitatea: L. de Brogliek partikula materialek uhin-propietateak dituztela, eta horregatik, higitzen ari den partikula orok uhin elkartu bat duela proposatu zuen. Hau da, elektroiek ezagutu ohi den portaera korpuskularra (partikula izaera) ez ezik, uhin-portaera ere aurkez dezaketela. Bai materia, bai energia uhin izaera eta izaera ez jarraia (izaera duala).

  • Ziurgabetasun-printzipioa: W. Heisenberg-ek azaldutako printzipioa, elektroi baten abiadura aldaketa eta posizioa, biak batera jakitea ezinezkoa da, bietako bat ez da zehatza izango.

“Kontzeptualki ezinezkoa da, aldi beretan eta zehaztasun osoz, higitzen ari den partikula baten momentu lineala, p=m·v, eta posizioa, x, jakitea.

Printzipio fisiko horietan oinarriturik, eredu mekaniko-kuantikoak atomoaren barnean dauden elektroien portaera deskribatzen dute.

Bohr-en eta eredu honen artean oso alde handia dago. Onartzen du atomoa ia hutsa dela, erdian nukleoa, masa gehiena nukleoan eta atomoa neutroa.

  • Elektroia ez da, jadanik, partikula bat, baizik eta nukleoaren inguurko espazioaren eskualde baten (orbitala) gehiago ala gutxiago dispertsaturik mugitzen ari den hodei elektroniko bat; dentsitate handiagoa edo txikiagoa duen hodeia.

  • Elektroia ez da orbita jakin batean mugitzen, baizik orbital edo probabilitate-inguru batean.

  • Atomoa eta molekula egoera energetiko determinatuetan (baimendutako egoera) baino ezin dira existitu. Egoera energetikoaren aldaketa energiaren xurgapenarekin edo igorpenarekin gertatzen da.

  • Atomo edo molekula baten energia aldaketa, ΔE, gertaturiko energia-aldaketa horren energia berdineko fotoi bat igorriz edo xurgatuz burutzen da, eta fotoi edo kuantu horren frekuentzia, , ondoko hauei dagozkienak dira: ΔE=h·

  • Atomoarentzat eta molekularentzat baimendutako egoera energetikoak, elkarren artean, lau balio determinatuen bidez desberdintzen dira: zenbaki kuantikoak. Eta atomo edo molekula baten barnean elektroi bakoitzaren gutxi gorabeherako egoera (aurkitzeko eskualdea eta balio energetiko probableak) deskribatzeko eta kalkulatzeko Schröndingerren ekuazioa (uhin funtzioaren ekuazioa) erabili daiteke.

  • Elektroiaren abiadura ez da partikula higikor batena bezala ulertuko, baizik eta hodei elektronikoaren barruko desplazamenduak bezala, zeinen eraginez hodeia puntu batzuetan besteetan baino gehiago kontzentratzen den; honela, hodeiak dentsitate handiagoa edo txikiagoa izango du.

Schrödinger-en ekuazioa da elektroiaren portaera deskribatzen duena, bere posizio, energia eta abiaduraren posibleak ebatzi.

Entradas relacionadas: