Atomoaren Ereduen Bilakaera eta Oinarrizko Kontzeptuak

Clasificado en Química

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,21 KB

Atomoaren Ereduen Bilakaera Historikoa

Antzinako Greziako Ereduak

Empedokles

Materia lau elementuz osatuta dago: lurra, sua, ura eta airea.

Demokrito

Materia partikula txikiz osatuta dago: atomoa.

Eredu Atomiko Modernoak

Daltonen Eredua (1808)

  • Materia partikula txiki zatiezinez osatuta dago (atomoa).
  • Elementu baten atomo guztiek masa eta propietate berdinak dituzte.
  • Elementu desberdinen atomoek masa eta propietate desberdinak dituzte.
  • Elementuak konbinatuz konposatuak sortzen dira.

Thomsonen Eredua (1904)

  • Elektroiak deskubritu zituen.
  • Atomoak karga positibo bat izan behar du, neutroa izan dadin.

Rutherforden Eredua (1911)

Atomoak hutsuneak zituela ondorioztatu zuen, eta bi ataletan banatu zuen:

  • Nukleoa: Karga positibo osoa du, eta masa gehiena.
  • Elektroiak: Nukleoaren inguruan biraka, orbita zirkularretan.

Bohren Eredua (1913)

Hidrogeno atomoa oinarri hartuta, hurrengo oinarriak proposatu zituen:

  • Elektroiek orbita zirkular zehatzak dituzte nukleoaren inguruan.
  • Orbita bakoitzean elektroi kopuru zehatz bat bakarrik egon daiteke.
  • Elektroiek orbitaz aldatzeko energia eman edo jaso behar dute.

Bohren Eredutik Gaur Egungora (1932)

  • Summerfeldek Bohren eredua moldatu zuen, orbita eliptikoak proposatuz elektroientzat (1916).
  • 1932an neutroiak aurkitu ziren, eta nukleoa eta azala argi bereizi ziren.
  • Nukleoan: protoiak eta neutroiak. Azalean: elektroiak.
  • Orbitalak: Nukleoaren inguruan dauden eskualdeak dira, non energia kantitate zehatz bat duen elektroi bat aurkitzeko probabilitatea oso handia den.

Atomoaren Oinarrizko Kontzeptuak

Zenbakiak eta Masak

Zenbaki Atomikoa (Z)

Zenbaki atomikoa (Z) atomo baten protoi kopurua da, eta elementuaren ezaugarri bereizgarria da.

Masa-Zenbakia (A)

Masa-zenbakia (A) atomo baten nukleoan dauden protoien eta neutroien batura da.

Neutroi Kopurua (N)

Formula: A = Z + N

Masa Atomikoa (ma)

Elementu kimiko baten atomo baten batez besteko masa da, masa atomikoaren unitatetan (u) adierazten dena.

Masa Molekularra (m)

Substantzia baten molekula-entitate baten masa da, masa atomikoaren unitatean (u) adierazten dena.

Masa Atomikoaren Unitatea (u)

Karbono-12 (¹²C) atomo baten masaren hamabirena da, eta gutxi gorabehera protoi baten masaren berdina da. Formula: ¹²C masa / 12 = Protoi baten masa

Atomoaren Partikula Azpiatomikoak

Protoia

  • Elektroien karga bera du, baina positiboa.
  • Masa askoz handiagoa da.

Neutroia

  • Kargarik gabea da.
  • Protoien masa ia bera du.

Elektroia

  • Karga elektriko negatiboa du.
  • Masa oso txikia da.

Entradas relacionadas: