Atomoaren Partikulak eta Eredu Atomiko Nagusiak
Clasificado en Química
Escrito el en
vasco con un tamaño de 3,2 KB
1. Atomoaren Partikulak
Materiaren osagaiak ulertzeko bidean, hainbat aurkikuntza garrantzitsu egin ziren:
- 1803an: John Dalton. Teoria atomikoa proposatu zuen, materia atomo izeneko partikulez osatua zegoela adieraziz.
- XX. mendearen hasieran: Atomoaren barruan partikula txikiagoak zeudela frogatu zen.
Elektroiak
- 1897an: J.J. Thomson. Atomo guztien barruan negatiboki kargatutako partikulak (elektroiak) zeudela aurkitu zuen.
- 1912an: Robert Millikan. Elektroien masa eta karga neurtu zituen.
Protoiak eta Neutroiak
- Ernest Rutherford. Protoia aurkitu zuen. Partikula honek elektroiaren karga bera du, baina positiboa.
- James Chadwick. Neutroia aurkitu zuen. Protoien antzeko masa du, baina kargarik gabea da.
2. Eredu Atomikoak
Thomsonen Eredu Atomikoa
Thomsonen eredu atomikoan, atomoa karga positiboko masa handi bat zen (protoiak), eta hartan txertatuta, elektroiak zeuden. Eredu hau “Mahaspil-opilaren eredua” bezala ere ezagutzen da.
Urrezko Xaflaren Esperimentua
Hans Geiger eta Ernest Marsdenek (Rutherforden laguntzaileak) esperimentu garrantzitsu bat egin zuten:
- Urrezko xafla oso mehea (atomo gutxiko lodierakoa) erabili zuten.
- Haren aurka, alfa partikulen (karga positibokoak) sorta bat jaurti zuten.
Rutherforden Eredu Atomikoa
Rutherfordek alfa partikula batzuek zergatik errebotatzen zuten jakin nahi zuen. Ondorioztatu zuen:
- Atomoaren karga positiboa oso leku txikian egon behar zuela, sakabanatuta egon beharrean.
- Alfa partikulek zonalde horren kontra jotzean, zeinu bereko kargek elkar aldaratu egiten zutela, eta horregatik errebotatzen zutela.
Rutherforden ereduan, atomoak oso nukleo txikia du, eta han protoiak eta neutroiak daude. Hor biltzen da atomoaren karga positibo guztia, baita masa gehiena ere. Elektroiak nukleoaren inguruan biratzen dira, azala eratuz.
Bohren Eredu Atomikoa
Niels Bohrek Rutherforden eredua hobetu zuen, kuantizazio kontzeptuak sartuz:
- Atomoak nukleoa eta azala ditu. Nukleoan protoiak eta neutroiak daude, eta azalean, berriz, elektroiak.
- Elektroiak zenbait orbita zehatzetan baino ezin dira mugitu. Orbita horietan biratzen bada ere, elektroiak ez du energia igortzen.
- Orbita bakoitzean, elektroiak energia jakin bat du: nukleotik zenbat eta hurbilago, orduan eta energia gutxiago du.
- Elektroi bat orbita batetik beste batera igarotzean, espektro atomikoetan ikusten dugun energia xurgatzen edo igortzen du.
Gaur Egungo Eredu Atomikoa
Gaur egungo eredu atomikoan, Bohren ereduak azaldu zitzakeen baino askoz marra gehiago zeudela ikertu zen espektroetan. Horrek erakutsi zuen elektroiak energia maila desberdin askotan egon zitezkeela:
- Geruza bakoitzean, azpimailak daude.
- Espazio-eskualde batean elektroia aurkitzeko probabilitatea handia denean (%90etik gora), eskualde horri orbital deritzo.