Atseginen Baratzea: Bosch-en Maisulana Aztergai
Clasificado en Arte y Humanidades
Escrito el en vasco con un tamaño de 2,64 KB
Atseginen Baratzea, Hieronymus Bosch margolariaren obrarik ezagunenetako bat da. Espainian El Bosco izenez ezaguna. Gaur egun Madrilgo Prado Museoan dago, eta 1485-1510 bitartean egina dela uste da.
Atseginen Baratzea: Sarrera eta Egitura
Hiru zatitan banatzen da:
- Paradisua (ezkerreko panela)
- Delizien Lorategia (erdiko panela)
- Infernua (eskuineko panela)
Bi alboetako panelak erdikoaren gainean itxita daudenean, kanpoaldeko margolana ikus daiteke. Irudi honek Lurraren sorrerari egiten dio erreferentzia, Sorkuntzaren hirugarren egunean.
Ezkerreko Panela: Paradisua eta Jatorrizko Bekatua
Ezkerreko taulan Paradisua irudikatzen da: Adan eta Eva Jainkoaren eskutik ezagutzen diren unea. Orokorrean, jatorrizko bekatua irudikatzen du. Ikusten den palmondoak sugea egoten den Ongiaren eta Gaitzaren Zuhaitza irudikatzen du. Eskuinean, arroka batzuk bereizten dira, eta aurpegi diaboliko bat irudikatzen da. Deabrua urmaeletan eta harkaitzetan ezkutatuta dago, Boschentzat espiritu gaiztoen gordelekua baitira.
Erdiko Panela: Delizien Lorategia eta Giza Bekatua
Erdiko panelean, Paradisu faltsu bat agertzen zaigu, non gizateriak bekatuaren aurrean amore eman duen eta galbiderantz doan. Gorputz biluzi ugari agertzen dira, eta mota guztietako sexu-harremanak ikus ditzakegu, baita animalia eta landareen artekoak ere. Beheko zatian, bikoteak fruitu handiak jaten ikusi daitezke; fruituak lizunkeriaren sinbolo ziren. Lakuaren inguruan, pertsona biluzi asko animalien gainean agertzen dira, lizunkeria irudikatuz. Goiko aldean, aldiz, lurreko paradisuaren lau ibaiak agertzen dira.
Elementu bereizgarrienak animalien eta landareen tamainak eta gizakien posturak dira. Taulako beste funtsezko elementu bat sexuaren indiferentzia da. Emakumeak eta gizonak ia ez dira bereizten. Bi sexuen arteko bereizketa-zantzu bakarrak emakumezkoen bularrak (inoiz ez oso lizunak) eta gizonezkoen genitalak dira.
Eskuineko Panela: Infernua eta Zigorrak
Eskuineko panelak Infernua irudikatzen du. Goiko aldean, infernua modu klasikoan irudikatzen da: kea, sua, tortura... Erdiko aldean, Erdi Aroko torturetan ohikoa zen praktika ikusten dugu: hotza eta beroaren nahasketa. Beheko zatian, musika-instrumentu ugari agertzen dira; horregatik, zati hau Infernu musikala bezala ezagutzen da. Instrumentuak sarritan sexuarekin lotutako elementu gisa erabiltzen dira. Sutea, sugarretan hiri bateko gaueko paisaia islatzen duena, pintorearen trauma batekin lotuta dagoela uste da.