Atxikimendu motak eta ondorioak: Heziketa ziurraren gakoak
Clasificado en Psicología y Sociología
Escrito el en
vasco con un tamaño de 3,01 KB
Atxikimendu moten ondorioak eta garrantzia
Atxikimendu ziurraren ondorioak
Atxikimendu ziurren kasuan, ondorioak positiboak dira:
- Iguripen sozial onak, enpatia, gaitasun soziala.
- Harreman intimoak sortzeko gaitasuna, konfiantza eta zaintza.
Zergatik da hain garrantzitsua atxikimendu ziurra?
Garunaren heltze egokia eman delako, oinarri sendo eta positiboa eskainiz:
- Bizitza emozionalerako: konfiantza, enpatia, maitasuna, umorea, poza, pazientzia, sormena eta ekimena garatzeko.
- Etorkizuneko harreman sozialak baldintzatuko ditu.
- Funtzionamendu neuroinmunologikoa (Burke, 2015): Haurtzaroan esperientzia txarrak behin eta berriz pairatzen zituzten umeen helduaroko osasuna okerragoa zen.
- Norbere buruari zentzua aurkitzea (Bayon et al., 2012): “Self integratua” eta barneko iraunkortasuna.
- Erresilientzia prozesuak garatzeko erraztasun handiagoa.
Atxikimendu ez ziurren ondorioak
Atxikimendu ez ziurretan, ondorioak desberdinak dira motaren arabera:
Atxikimendu anbibalentea
Menpekotasuna, bakardadea, antsietatea eta herstura. Bestea oso adi berarekiko egotea nahiko dute, menpekotasuna, ziurgabetasuna eta besteak abandonatuko dituela pentsatzea.
Atxikimendu sahieskorra
Baztertze itxaropenak, isolamendua, intimitaterako zailtasuna, eta batzuetan oldarkortasuna. “Oskola” bat izaten ikasi dute eta sentimenduei beldur handia diete.
Atxikimendu desantolatua
Kasu larrienetan, barneko iraunkortasun eza, kontrol eza, kanpoko gida beharra, norbere buruaren eta testuinguruaren arteko nahastea, eta jokabidearen eta ondorioen kontzientzia eza.
Heziketarako irizpideak atxikimendu ziurra errazteko
Eskaera eta beharrei erantzun egokia eman
Ezinbestekoa da haurren bilakaera ezagutzea.
- Egoki eta unean bertan erantzun.
- Haur nagusiagoekin: amorrualdi edo eskaera egiteko modu desegokiak ez onartu, baina beti lasaitasunez, errespetuz eta enpatiaz erantzun.
- Ezetzaren arrazoia eman eta beste aukerak eskaini.
- Enpatiaz eta errespetuz hezi.
Emandako erantzunaren eta zaintzaren ezaugarriak
- Kalitatea vs. kantitatea: biak ezinbestekoak.
- Iraunkorra izatea.
- Eskuragarritasuna eta prestutasuna: zurekin kontatu dezakeela pentsatu behar du.
- Baldintzarik gabekoa: pertsona gisa onartua dela sentitu behar du.
Atxikimendu irudien kopurua
- Hasieran gutxi eta iraunkorrak.
Atxikimendu irudien arteko harremana
- Kolaboraziozkoa, positiboa eta koherentea.