Aurkikuntza Geografiko Handiak: Kausak eta Protagonistak
Clasificado en Medicina y Ciencias de la salud
Escrito el en vasco con un tamaño de 3,52 KB
Aurkikuntza Geografiko Handien Kausak
XV. mendean, hainbat faktorek bultzatu zituzten europarrak itsas-bide berriak bilatzera eta mundu ezezagunak esploratzera:
Konstantinoplaren Gainbehera eta Merkataritza Bideak
1453an, turkiarrek Konstantinopla konkistatu zuten, eta Ekialdearekin (Asia) zeuden merkataritza-bide tradizionalak moztu egin zituzten. Horregatik, beharrezkoa zen itsas-bide berriak bilatzea, espeziak eta beste produktu baliotsu batzuk lortzeko.
Kartografiaren Aurrerapenak: Portulanoak
Mapa berriak garatu ziren, hala nola portulanoak, kostaldeak eta portuak zehatzago irudikatzen zituztenak. Horrek nabigazioa erraztu zuen.
Nabigazio Tresna Berriak
Nabigazio-tresna berriak ere garatuta zeuden, hala nola iparrorratza eta astrolabioa, eta baliagarriak ziren kostaldetik urrundu ahal izateko, itsaso zabalean orientatzeko.
Itsasontzi Hobetuak: Karabelak
Itsasontzi egokiagoak eraiki ziren, hala nola karabelak. Hauek arinagoak, azkarragoak eta karga handiagoa garraiatzeko gai ziren, itsas bidaia luzeak egiteko aproposak.
Munduaren Ikuspegi Berria: Lurra Esfera
Munduari buruzko ikuspegia ere aldatzen ari zen. Lurra esfera bat zela pentsatzen hasi ziren, eta horri esker, Ekialdera iristeko mendebaldeko bidea topatzeko lanetan saiatzen hasi ziren.
Motibazio Ekonomiko eta Erlijiosoak
Mundu berriak aurkitzeko aberastu nahian zebiltzan errege nahiz nabigatzaileen abentura-gogoa, eta Elizak lurralde berriak kristautu eta fede katolikoa hedatu nahia ere funtsezko motibazioak izan ziren.
Aurkikuntza Geografiko Handien Protagonistak
Bi potentzia nagusi izan ziren aurkikuntza geografikoen protagonista nagusiak: Portugal eta Gaztela.
Portugaleko Espedizioak
- Helburua: Merkataritzarako bide berriak aurkitzea, batez ere espeziak lortzeko.
- Bidea: Afrikari bira eman, Asiaraino itsasoz heltzeko.
- Espedizio nagusiak:
- 1418an: Madeirara iritsi ziren.
- 1431n: Azore uharteetara heldu ziren.
- 1460an: Gineako Golkora iritsi ziren.
- 1488an: Esperantza Oneko lurmuturrera iritsi zen Bartolomeu Dias.
- 1498an: Indiako kostaldera heldu zen Vasco da Gama.
Gaztelako Espedizioak
Gaztelak bi espedizio mota nagusi bultzatu zituen:
Kolonen Bidaiak
Kristobal Kolonen proiektua zen mendebalderantz nabigatuz gero, Asiaraino heldu ahal zela, Atlantikoan zehar. Bazekien Lurra borobila zela; hala ere, uste zuen diametroa benetakoa baino motzagoa zela. Isabel Erreginari proiektua aurkeztu zion, eta honek onartu eta espedizioa finantzatu zuen. Horretarako, Santa Feko Kapitulazioak sinatu zituen Erreginak. Honetan esaten zen:
- Kolon Itsas Ozeanoko almirantea izango zela.
- Aurkitutako lurraldeen erregeordea.
- Lortuko zituen ondasun guztien hamarrena.
Lau bidaia egin zituen:
- 1. bidaia: Hiru itsasontzi atera ziren Huelvako Palos de la Fronterako portutik: Santa María, Pinta eta Niña. 1492ko urriaren 12an Guanahani irlara iritsi ziren, eta San Salvador izenarekin bataiatu zuten. Kolonek Asiaraino iritsi zela uste izan zuen.
- 2. bidaia: 1493an egin zen. La Española irlara heldu ziren.
Magallanesen eta Elkanoren Bidaia
Munduari bira eman zion lehen espedizioa izan zen, Magallanesek hasi eta Elkanok amaitu zuena.