Aurkikuntza Handiak, Konkista eta Aldaketa Sozialak
Clasificado en Geografía
Escrito el en vasco con un tamaño de 2,53 KB
Aurkikuntza Handien Arrazoiak
- Nabigatzeko tresnak hobetu: iparrorratza, nabigazio kartak, astrolabioa.
- Espainian eta Portugalen itsasontziak hobetu eta karabela sortu.
- Liburuak zabaldu (Imago Mundi); horien esker, Lurra biribila zela pentsatzen zen.
- Konstantinopla turkien esku 1453.
Konkistatzaile Handiak
- Hernán Cortés Kubatik abiatu Mexiko konkistatzera 1519an. 1521ean Tenochtitlan konkistatu eta Moctezuma erregea menderatu.
- Francisco Pizarro Peruko konkistatzailea.
- Almagro, Orellana, Valdivia, Coronado eta Cabeza de Vaca.
Indien Antolaketa
Amerikako gai guztiak 1524an sortutako erakundean zentralizatu ziren, Indietako Kontseilua izenekoan.
- Amerikako lurraldean, Peruko eta Espainiako erregeorderriak sortu ziren.
- Entzutegiak justizia auzitegiak ziren.
- Gobernazioak mugen inguruan ezarri ziren. Gobernadoreak erregeak izendatu eta kentzen zituen zuzenean, eta aginpide harrigarria zuten.
- Kontratazio Etxeak indiekin zeuden merkataritza gaien ardura zuen. 1503an sortu zen Sevillan zuen egoitza. Amerikarekin merkataritza-harremanak izateko legezko baimenak Sevillako portuak soilik zuen.
Ustiapen Ekonomikoa
Espainolek Amerikan ustiatzeko bide bakarra meatzaritzan zen. Mita sistema erabiliz. Konkistatzaileak lurrez jabetu eta nekazaritza edo abeltzaintza ustiapen unitate handietan antolatu zituzten (haciendas eta estancias zeritzenak).
Horietan, indigenek encomienda sistemaren bidez egiten zuten lan.
Hasierako Kapitalismoa
Europako ekonomiaren garapenaren eraginez, hasierako kapitalismoa sortu zen.
- Ordaindukoa zorra onartzeko eta data jakin batean ordaintzeko konpromisoa zen. Hainbat arrazoirengatik sortu zen: txanponen pisua, garraiatzeko zailtasuna eta diru nahikorik ez egotea.
- Kanbio-letra diru kantitate bat data jakin batean eta beste hiri batean ordaintzeko idatzizko promesa zen.
- Sozietate komanditarioak: merkatari batzuek kapitalak elkartzen zituzten itsas bidaiak baterako, adibidez.
Gizarteko Aldaketak
- Hiriguneetan ezarrita zegoen burgesiak protagonismoa lortu zuen ekonomian, gizarteko estatus berean jarraitu arren.
- XVI. mendeko noblezia baliabide ekonomiko desberdinetako pertsonek osatzen zuten.
- Gizarteko gainerako taldeen bizi-baldintzak okertu egin ziren. Nekazariek altxamenduak egin zituzten eta, hirietan, pobreziak gora egin eta eskeko asko agertu ziren.