Aurkikuntzak eta Errege Boterea: XVI. Mendeko Gakoak
Clasificado en Matemáticas
Escrito el en vasco con un tamaño de 3,33 KB
Aurkikuntzak
Eragileak
- Politikoak eta Ekonomikoak: Erregetzaren sendotzea, ekialdeko merkatura zuzenean bidaltzeko.
- Zientzia eta Teknika:
- Lurraren biribiltasuna onartzen da.
- Nabigaziorako tresna berriak: koadrantea, portulanoa, astrolabioa eta karabela ontzi berria.
- Erlijiosoak eta Ideologikoak
Bidaiak eta Bidaiariak
- Portugesen Esplorazioa:
- Portugaleko infante Enrique Nabigatzaileak nabigazio eta esplorazio bidaiak sustatu zituen.
- Portugalen helburua Sudaneko urrea lortzea eta Indiarekin salerosketan aritzea zen.
- Portugaldarrek Sudanera eta Afrikara joan nahi zuten espezie bila.
- Ibilbidea: Afrikako kostaldea inguratuz ailegatu ziren Indiara (+Madeira, +Azoreak, +Cabo Verde, +Bojador, +Gineako Golkoa, +azkenik Indiara).
- Gaztela:
- Amerikako jatorria itsas gizon batek aurkitu zuen, Kristobal Kolon.
- Gaztelaren helburua Atlantikoan sartzea eta mendebalderantz nabigatuta Indiara iristea zen.
- Mendebalderantz jo zuten eta Indiara ailegatu baino lehen Amerikarekin topatu egin ziren.
- Munduaren Banaketa eta Beste Espedizio Batzuk:
- Tratatu berri bat egin zen: Tordesillasko Ituna.
- Magallanesek eta Elkanok munduari lehen buelta eman zioten.
Errege Boterearen Tresnak
-Lurralde bateratzea: ezkontzen bitartez erregeek haien lurraldeak handitu.
-Estatu boterearen kontrola: Noblezia eta hiriaren gainetik jarri ziren erregeak.
-Administrazioaren hobekuntza: Funtzionarioak izendatu, jende espezializatua gai bakoitzeko. Zergak eta hiria finkatu.
-Armada iraunkorraren sorrera: Erregeek zergen bitartez lortzen dute armada mantentzeko dirua.
-Nazio harremanen antolakuntza: Lehen aldiz izendatzen dira enbaxadoreak herrialdeen arteko harremanak sendatzeko.
2 mota: iraunkorrak (urte asko) eta aldi baterakoak (behinkoak).
Niccolo Machiavelli (1469-1527)
Printzea liburua idatzi zuen 1513an.
Gobernarientzako jarraibide-liburua izatea nahi zuen.
Liburuan, gobernadorearen azken helburua boterea lortzea eta mantentzea dela esaten zuen, eta “estatuaren arrazoia” banakoen eskubideen edo interesen gainetik jarri behar zela.
Ekonomiaren Aurrerapena
Nekazaritza jarduerak: Oraindik nagusitua. XVI. mendean, uzta onek eta lur berrien labakitzeak nekazaritza sustatu.
Artisautzak: Gremioen kontrola saihestu, etxez-etxeko lan sistema garatua. Honen bitartez produktuak sortzeko nekazariei tresnak hornitzen zizkieten enpresariek, ondoren produktuak jaso eta saltzen zituzten.
Merkataritza: Aurkikuntza geografikoei esker, gora egin, ibilbideak ugaritu, eta Amerikatik iritsitako produktuak gehitu. Atlantikoko portuak indartu. Paperez ordaintzeko modua.
Ekonomia sistema kapitalista: Garatzen hasi. Hasieran merkataritza kapitalismoa izan zen, salerosketaren bidez lortutako kapitalak metatzean oinarritua. Une horretan lehen banku ofizialak eta pribatuak agertu; monetaren zirkulazioa handitu; merkataritza eta banku-eragiketak sinplifikatu; eta lehen merkataritza elkarteak sortu.