Autodeterminazioa eta askapen mugimenduak nazioarteko zuzenbidean

Clasificado en Medicina y Ciencias de la salud

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,33 KB

Nazioarteko zuzenbidearen egituran duen lekua

Era linealean aztertzea gauza bat da. Baina kontuan izan behar da haren harremana gainerako egiturazko printzipioekin.

Adibidea: bestelako egiturazko printzipioak ditugu aurrean, esaterako, barne arazoen sartze eza. Errealitatean nola eman zen ikusi behar da printzipio honen sendotzea.

Printzipioen arteko harremanak

  • Autodeterminazioa eta barne eskuduntzaren edukiaren arteko harremana
  • Autodeterminazio eskubideak nazioarteko ordenamenduan duen maila juridikoa
  • Herrien libre determinazioak nazioarteko sanzioak ekar ditzake
  • Libre determinazioaren eta estatu lurralde osotasunaren arteko harremana
  • Libre determinazioa eta indarraren erabileraren debekuaren arteko harremana

Askapen mugimendu nazionalen oinarria

2625ek elementu berri bat sartzen du: indarraren erabilera onartzen zaie. Baina ez da hain erraza. Indarraren erabilera onartzeak esan nahi du norbaiti onartzen zaiola. Eta hau nola egin zen? Herriak elementu oso zehatzik gabeak dira. Arazoa da herri horren barruan zein diren definitzea oso zaila dela. Eta hemen, gainera, are gehiago. Nork erabili dezake indarra? Honen aurrean erabili zen kontzeptua: askapen mugimendu nazionala.

  • Herrien libre determinazio eskubidea onartzean, menpeko herrien talde armatuen onespen orokorra sortu zen.
  • Printzipio honen bi aldeak:
    • Negatiboa: Estatu kolonialek ezin dute indarra erabili libre determinazioa egikaritu nahi duen herriaren kontra. 1514 (XV), 2131 (XX), 2160 (XXI) eta 2625 (XXV) ebazpenak. Debekatu egiten zaie metropoliari indarra erabiltzea.
    • Positiboa: Kolonialpean dauden herriei laguntza emateko obligazio positiboa — politikoa, ekonomikoa, armatuena, etab. — Herriei aukera ematen zaie indarra erabiltzeko euren autodeterminazio eskubidea aurrera eramateko.
  • Bi aspektu hauen ondorioa: “Libre determinazioa eta independentzia eskubideak egikaritzeko herriek borroka armatua mantentzeko duten zilegitasuna”. 2189 (XXI) ebazpena.
  • Jurisprudentzia: Namibia, Sahara, Ekialdeko Timor, …

Entradas relacionadas: