Automobilgintzako Injekzio Sistemen Osagaiak eta Funtzionamendua

Clasificado en Tecnología

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,29 KB

Injekzio Sailkapena

Injekzio sailkapena: Dosifikazioaren arabera, injekzioaren kokapenaren arabera, injektore kopuruaren arabera, injekzio moduaren arabera (etengabea, aldizkakoa (aldiberekoa, erdialdiberekoa, sekuentziala)), eta UCE funtzioaren arabera sailka daiteke.

Azeleragailuaren Posizioaren Transmisorea

Tximeleta elektronikoa bada, pedalak posizio sentsore bat du, UCE-ak (Unitate Kontrol Elektronikoa) uneoro jakin dezan zein posiziotan dagoen. Batzuetan, sentsore hauek potentziometroak dira. Potentziometroarekin, UCE-ra iristen den tentsioa aldatzen da.

Potentziometroaren higadura mekanikoaren ondorioz, fabrikatzaileak Hall sentsoreak eta sentsore induktiboak erabiltzen hasi ziren. Hall sentsoreek iman iraunkor bat dute pedalean. Parean dagoen plaka elektronikoak sortzen den eremu magnetiko aldakorra tentsio bihurtzen du, eta seinalea UCE-ari bidaltzen dio.

Tximeleta Elektronikoa

Sistema honek ez du kablerik behar. Tximeleta motor elektriko baten bidez mugitzen da. Motor honek elikadura UCE-tik jasotzen du. Beste sistema batzuetan, kablearen bidez azeleratzen da, eta motorrak soilik ralentia erregulatzen du.

Erregai Ponpa (Presioa)

Honek lortzen du beharrezko presioa. Normalean, mintz ponpak dira, eta presio baxuak sortzen dituzte (0,25 bar inguru). Ponpa elektrikoetan, segurtasun sistema bat muntatu behar da (errele takimetrikoa) istripu kasuan deskonektatzeko. Agintea errele baten bidez elikatzen da. Errele honek zirkuitu elektriko bat du barruan, UCE-ak kontaktuaren (abiaraztean) seinalearekin eta RPM seinalearekin kontrolatzen duena.

Balbula Erregulatzailea (Zeharkako Puntu Anitzeko Injekzioa)

2,5 eta 3 bar arteko presioa erabiltzen da. Presioa balbula erregulatzaile baten bidez kontrolatzen da. Bi zatitan banatuta dago: sarrerako depresioa eta gasolinaren presioa. Balbulak malguki bat dauka 3 bar-era taratuta, eta presio hori gaindituz, malgukia ireki egiten da, gasolina itzuleratik bueltatuz. Sarrerako depresioak malguki honi indarra kentzen dio, motorraren bira kopuruaren arabera, eta gasolinaren presioa 2 bar jaisten da.

Injekzio Elektronikoaren Abantailak eta Funtzioak

Potentzia handiagoa, erregai aurreztea, kutsadura murriztea. Nahasketa egokia lortzen da motorraren funtzionamendu baldintzen arabera.

Elementu Termikoetan Oinarritutako Aire Neurgailua

Xafla eroalea 70ºC-tan mantendu behar da. Zenbat eta aire gehiago sartu, orduan eta gehiago hozten da xafla, eta 70ºC-ra itzultzeko behar duen elektrizitate kontsumoa aire masarekiko proportzionala da.

Pizte Sistema Programatua

Sentsoreek informazioa bidaltzen diote UCE-ari, eta honek pizte bobinari, txinparta bujiari noiz piztu behar dion adierazten dio. Bobinaren karga bere gain hartzen du. Aurrerapenaren kontrol parametroak erregai motaren eta karga egoeraren araberakoak dira. Sistema hobetzeko beste parametro batzuk ere kontuan hartzen dira.

Zerbitzu Seinaleak

  1. Alternadorearen DF seinalea (Field Duty Cycle): UCE-ak ralentia doitzen du, alternadorearen kontsumoak sortzen duen bira galera konpentsatzeko.
  2. Bateriaren Tentsioa: UCE-ak seinale hau jasotzen du bobinaren karga eta injektoreen irekiera zuzentzeko, eta kudeaketa sistema desaktibatzeko.

Entradas relacionadas: