Automobilgintzako Pizte eta Injekzio Sistemak: Gida Osoa
Clasificado en Tecnología
Escrito el en vasco con un tamaño de 3,56 KB
Automobilgintzako motorren funtzionamendua ulertzeko, ezinbestekoa da pizte- eta injekzio-sistemak ezagutzea. Dokumentu honetan, ohiko galderak erantzuten dira, sistema horien xehetasunak argituz.
Pizte Sistemak
Pizte Integral eta Estatikoen Arteko Desberdintasuna
Pizte elektroniko integralen eta pizte elektroniko integral estatikoen arteko desberdintasun bakarra zera da: estatikoetan, txisparen distribuzioa elektronikoki estatikoa da, eta elektroniko integraletan, berriz, distribuidorearekin egiten da.
Nola Funtzionatzen Du Txispa Galduaren Sistemak?
Txispa galduaren sistema honela funtzionatzen du:
- 1. zilindroa konpresioan dagoenean, 4. zilindroa ihesa egiten egongo da.
- Egoera hau aprobetxatuz, pizte-bobina batek bi bujia kontrolatuko ditu.
- 4. zilindroa ihesa egiten dagoenez, bobinako sekundarioak hemendik hartuko ditu elektroiak 1. zilindroari emateko, honek txispa egiteko behar dituelako.
- 4. bujia ez dagoenez presiopean, erresistentzia gutxi ezarriko du korrontea pasatzerakoan (kable bat izango balitz bezala).
- Hortaz, 1. bujiaren txispa oso potentea izango da.
Sistema honek bi masekin 4 txispa kontrolatzen ditu, eta birabarkiaren 180º beranduago berdina egingo du 2. eta 3. zilindroekin.
Noiz Ezin Da Txispa Galduaren Sistema Erabili?
Txispa galduaren sistema ezin da erabili kasu hauetan:
- Zilindro kopuru bakoitiak dituzten motorretan, sistema hau zilindro kopuru bikoitiak kontrolatzeko egina baitago.
- Balbula-gurutzaketa gehiegizkoa duten motorretan, arrisku handia dagoelako nahasketa admisioko kolektorean erretzeko.
Zer Da Pizte Sekuentziala?
Pizte sekuentziala pizte-sistema bat da, non bujia bakoitzak bere pizte-bobina independentea duen. Bobina bakoitza UCEk (Motorraren Kontrol Unitate Elektronikoa) kontrolatzen du.
Birabarkiaren posizio-sentsorearekin, UCEk 1. eta 4. zilindroak PMSn (Goiko Puntu Hilean) daudela daki, baina bietako bat dago konpresioan. Hori jakiteko, arbol de lebasaren gainean beste sentsore bat ezartzen da, hain zuzen ere, fase-sentsorea.
Injekzio Sistemak
Injekzio Sistemak Injektore Kopuruaren Arabera
Injektore kopuruaren arabera, injekzio-sistemak bi motatan sailkatzen dira:
- Multipunto: Zilindro bakoitzeko injektore bat du.
- Monopunto: Injektore bakarra du admisioko kolektorearen zati komunean.
Multipunto Sistemak Aktibazioaren Arabera
Multipunto sistemak aktibazioaren arabera sailkatzen dira:
- Simultaneo: Injektore guztiak batera irekitzen dira, motorraren birarekin koordinatuta.
- Sekuentzial: Injektoreak banaka irekitzen dira, admisioko balbulekin koordinatuta.
Zentralitaren Oinarrizko Sarrerako Seinaleak
Zentralitak (UCEk) jaso behar dituen oinarrizko seinaleak hauek dira:
- Aire-kantitatea
- RPM-ak (minutuko birak)
- PMS-ak (Goiko Puntu Hila)
- Arbol de lebasaren posizioa (sekuentzialean soilik)
Nahasketa Zuzentzeko Erabilitako Seinaleak
Nahasketa zuzenketak egiteko erabiltzen dituen seinaleak hauek dira:
- Airearen tenperatura
- Motorraren tenperatura
- Mariposaren posizioa
Nola Aldatzen Du UCEk Nahasketa?
UCEk nahasketa Lambda (λ) faktorea erregulatuz aldatzen du:
- Potentzia maximoa nahi denean, sistemak nahasketa aberasten du (λ < 0,9).
- Kontsumo baxua nahi bada, sistemak nahasketa txirotzen du (λ > 0,9).