Automobilgintzako Pizte Sistemak: Oinarriak eta Funtzionamendua

Clasificado en Tecnología

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,33 KB

Pizte-Bobinaren Barne Egitura

Pizte-bobina baten barruan bi bobina aurki ditzakegu: bata, bobina primarioa, eta bestea, bobina sekundarioa. Horrez gain, nukleo magnetiko bat dago, bobinatuak banatzen dituena.

Tentsio altuaren sorrera bi zatitan banatzen da:

  1. Kargan: Etengailuak zirkuitua ixten duenean, bobina primarioak ez du bateriaren tentsio guztia berehala barneratzen, baizik eta era progresiboan. Hau bobinan bateriak duen tentsioaren kontrako tentsio bat induzitzen delako gertatzen da. Horregatik, ez dio hain erraz kargatzen uzten (karga-denbora).
  2. Deskargan: Zirkuitua irekitzen denean, intentsitate handiko eremu magnetikoa sortzen da, azkar aldatzen dena. Honek tentsio handia induzitzen du sekundarioan.

Aurrerapen Zentrifugoaren Funtzioa

Honen funtzioa pizte-puntua motorraren uneko funtzionamenduarekin egokitzea da. Variadore zentrifugoa bisagrez lotuta dauden bi masaz osatutako plaka batek osatzen du. Motorreko RPMak igotzen direnean, masen sistemak etengailua abiadura baxuetan baino lehenago irekitzea eragingo du. Masek abiadura baxuetan beren posizio naturala har dezaten malguki batzuk daude.

Zergatik da Pizte-Aurrerapena Handiagoa Karga Baxuetan?

Karga baxuetan kargaren intentsitatea txikiagoa delako, eta errekuntza geldoagoa delako; beraz, txisparen aurrerapena aurreratu beharko da. Bestalde, kargaren hasierako presioa txikia denez, detonatzeko arriskua txikia da, nahiz eta aurrerapen-angeluak altuak izan.

Depresio bidezko aurrerapena duen bariazio-sistema batek egingo du aurrerapena, diafragma bidezko mekanismoarekin.

Bujia Hotzak eta Beroak: Desberdintasunak

Bien arteko desberdintasuna autohozketa-ahalmenaren araberakoa da. Bujia hotzek autohozketa-ahalmen handia dute, beroek berriz, autohozketa-ahalmen gutxiago dute.

  • Bujia hotzak: Motor azkarrentzako eta konpresio-erlazio handia dutenentzako (motor beroak).
  • Bujia beroak: Motor geldoentzako, potentzia espezifiko gutxikoentzako (motor hotzak).

Pizte Elektronikoa eta Pizte Elektroniko Integrala

Desberdintasun bakarra zera da: sistema integraletan, aurrerapena UCEko memorian programatuta dagoela. Pizte elektronikoetan oraindik mekanikoa da, bere diafragma eta pisu-sistemekin.

Entradas relacionadas: