Autonomia Galeraren Prebentzioa eta Detekzio Goiztiarra
Clasificado en Psicología y Sociología
Escrito el en vasco con un tamaño de 4,09 KB
Autonomia Galeraren Erakusleak
Erakusleak seinaleak dira, eta hauen bidez jakin dezakegu zerbait gertatzen ari dela. Gehienetan, eguneroko jarduerekin lotuta daudenak erabiltzen dira. Mendekotasuna baloratzeko eskala eta metodo desberdinek honako arlo hauek ukitzen dituzte:
- Mugikortasunerako laguntza teknikoen beharra.
- Zainketa pertsonalerako jarduerak.
- Mugikortasuneko jarduerak.
Autonomia Galeraren Erakusleak
- Arazoak funtzio kognitiboetan.
- Elikadura desegokia.
- Erorketak.
- Ohiko osasun-arazoak.
- Motibazio falta.
- Portaera desfokatuak.
- Mugikortasunean arazoak.
- Etxeko jarduerak burutzeko zailtasunak.
- Zailtasunak eguneroko jardueretan.
Zer da Prebenitzea?
Arazo bati aurre hartzea da. Arazoa sor dezaketen faktoreak saihestea, alegia:
- Mendekotasuna edo gaixotasuna deuseztatzeaz gain, bizi-kalitate hobea bilatu behar da.
- Arrisku-faktoreak kontuan izan behar dira mendekotasuna agertu aurretik.
- Osasun-ohitura egokiak sustatu.
- Arreta integrala eman.
- Arrisku handiagoa duten kolektiboak kontuan hartu.
- Mendekotasun-egoeran dagoenari bere egoera okerrera ez joateko jarduerak bultzatu.
Prebentzio Motak
Lehen mailakoa
Mendekotasun-egoera agertu aurretik egiten da. Elikadura, ariketa, higienea, etab.
Bigarren mailakoa
Detekzio goiztiarrean oinarritzen da, mendekotasuna sortzen duten arrazoiak astiroago garatzeko edo geldiarazteko.
Hirugarren mailakoa
Mendekotasun-egoera guztiz garatuta dagoenean, eta sintometan eragiten da egoera gehiago ez okertzeko. Errehabilitazioa, osatzea, bizi-itxaropena eta bizi-kalitatea hobetzea bilatzen da.
Mendekotasun Egoeran Dauden Pertsonen Eskubideak
- Giza eskubideak disfrutatu, beren duintasuna eta intimitatea errespetatuz.
- Beraien egoerari buruzko informazioa era ulergarrian jaso.
- Aplikatutako prozedurak ikerketa batean erabiliko badira informatuta egon, idatzizko baimena beharrezkoa izanik.
- Konfidentzialtasuna errespetatu.
- Bere burua gobernatzeko gaitasuna galdu aurretik, bere buruaren tutela eta ondasunei buruzko erabakiak hartu.
- Egoitza batean sartzea askatasunez erabaki.
- Gogoz kontra zentro batean sartzen bada, bere eskubideak erabili.
- Aukera-berdintasuna.
- Sexu-nortasunagatik diskriminatua ez izatea.
- Neurri administratibo eta legalak hartu bere eskubideen defentsan.
Aukeratzeko Gaitasuna
Erabakiak hartu eta erabakitakoa egin ahal izateko gai garenean, autonomia-mailarik handiena disfrutatzen dugu.
Erabakiak Hartzerakoan
Funtzio Kognitiboak
Goi-mailako funtzio kognitiboak: arreta, memoria, orientazioa, lengoaia, pentsamendua.
Ulermena
Egoera desberdinetan planteatzen diren aukera guztiak ulertzea.
Adierazpena
Ideiak adierazteko gaitasuna: gustuak, iritziak, erabakiak.
Arrazoitzea
Erabaki bat hartzeko, gehiago edo gutxiago arrazoitu behar da.
Familia eta Ingurunea
Gizarte-inguruneak eragin handia dauka mendekotasun-egoeran dagoen pertsonarengan:
- Auzokoak, lagunak.
- Laguntza ematen duten profesionalak.
- Komunikabideak.
- Kultura, arauak, legeak.
Kontzeptu Garrantzitsuak
- Sozializazioa: Beste pertsona batzuei esker, kultura bateko kontzeptuak, arauak eta balioak ikasten ditugu.
- Estimulazioa: Ingurune estimulatzaileek autonomia bultzatzen dute.
- Arreta goiztiarra: Bizitzaren lehen urteetan ematen da.
- Gehiegizko babesa: Pertsona bati behar baino laguntza gehiago eskaintzen diogunean.
- Sare sozialak: Erlazioa duten pertsona-multzoa.
- Laguntza psikosoziala: Pertsonaren behar psikologiko eta sozialak asetzeko zuzenduta daudenak.
- Elkarteak: Premia eta antzeko esperientziak dituzten jendearekin batzea.