Averroes: Filosofia, Gatazkak eta Eragin Aristoteliarra
Clasificado en Filosofía y ética
Escrito el en vasco con un tamaño de 2,31 KB
Averroes: Filosofia eta Eragina
AVERROES: Filosofo arabiarra zen eta haren filosofia zabaltzen ari zela, Parisen gatazka sortu zen. Aristotelesen jarraitzaile sutsua zenez, honengatik ikasitakoa bere ideologian txertatu zuen. Pentsamendu aristotelikoa onartzen zuen eta bere liburuak debekatu zituzten, Aristotelesen lanei buruzko iruzkinak eta laburpenak, ertainak eta luzeak zirenak.
Averroesen Hiru Tesi Nagusiak
Averroesek hiru tesi bereizi zituen:
- Egia bikoitzaren teoria
- Munduaren betierekotasuna
- Adimen egile bakarraren tesia
Egia Bikoitzaren Teoria
Egia bikoitzaren legea: Egia arrazoiaren askatasun bat da. San Agustinen arrazoimenaren eta sinesmenaren arteko sintesiari eraso egiten diona. San Agustinen esanetan, liburu santuetan agertzen dena sinesmen gaia da eta hau arrazoimena baino garrantzitsuagoa da. Averroismoak esaten zuenez, sinesmenaren eta arrazoimenaren arteko oreka aldatu eta sinesmenaren eta filosofiaren arteko bakea eta bateratzea egin nahi zituen. Arabiarrek egia bikoitzaren teoria asmatu zuten. Filosofoek egiatzat aitor ditzakete sinesmenak ukatzen dituen tesiak eta ondoren, sinesmenaren esanak onartu, jakituria hori aberatsagoa delako.
Munduaren Betikotasuna
Mundua, unibertsoa, betikoa da. Ez hasierarik, ez bukaerarik. Gauza errealak, gizadia ere, betikoak dira munduarekin batera. Aristotelesek, kreazio kontzepturik ez zuenez, gauzak hasieradunak ez ziren. Gauzak eta gertaera guztiak, etengabeko itzuliaren legepean zeuden.
Adimen-Egile Bakarraren Tesia
Arimaren hilezkortasuna eztabaidatzen zuen, Averroesen jarraitzaileek Aristoteles zuten aurkako. Hauek esaten zutenez Gizakiaren konposaketak hilermofismoaren teorian oinarritzen da arima, batasun substantzialaren osagarritzat hartuz. Gorputzarekin batera, deseginik eta usteldurik deseztatuz. Gizaldi osoaren ahalmenak hilezkorrak izan behar dira.
Averroesen Kontrako Filosofia: Teologia Agustindarra
Teologia agustindarra Averroesen kontrako filosofia zen. Honek esaten zuenez egia bakarra da, jainkoak errebelatua eskritura santuetan. Mundua jainkoak sortu du EX Nihilo (ezerezetik) 7 egunetan eta arimaren hilezkortasuna, arau guztiak bete dituen ala ez arabera, zein bide hartu duen, arima zerura ala infernura joango da.