Axular eta Joannes Etxeberri Ziburukoa: Euskal Literatura Erlijiosoaren Garaikideak

Clasificado en Lengua y literatura

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,78 KB

Pedro Agirre Azpilikueta "Axular": Lanak eta Estiloa

"Guero" liburuaren ezaugarriak

  • Hizkuntza: Bere euskalkian idatzia, Sarako euskalkian.
  • Sinonimia erabili zuen testuan zehar, ahalik eta euskaldun gehienetara iritsi ahal izateko.
  • Hartzailea: Euskalduna, ez analfabetoa eta ezta jakintsua ere.
  • Gaia: Erlijioa, alferkeria.
  • Lelo nagusia: Ez utzi gerorako, orain egin dezakezuna.
  • Helburua: Kristauak onbideratzea, bide ona erakustea. Aszetika liburua da.
  • Beste idazle batzuen eragina:
    • Materreren lana (bertatik hainbat ideia hartu zituen).
    • Leizarragaren lana (aipamen berbera: euskaldun guztietara iristeko zailtasuna).

Axularren estiloa

  • Errekurtso linguistiko eta erretoriko asko erabiltzen ditu.
  • Anaforak erabiltzen ditu.
  • Ezaugarririk garrantzitsuena: egitura edo elementu hirukoitza.
  • Esaldien garapen erredundantea, ideien errepikapenaz:
    • Paralelismo sintaktikoak: Egitura sintaktiko berbera errepikatzea esaldi ezberdinetan, lexikoa aldatuta.
    • Anaforak: Esaldiak berdin hastea.
    • Sinonimia: Testuan zehar sinonimoak erabiltzea, euskaldun guztiek ulertzeko.
    • Esaldi luzeak: Puntuazioa eta emendiozko juntagailuen erabilera (azalpenak emateko).

Joannes Etxeberri Ziburukoa: Lanak eta Estiloa

Gai erlijiosozko hiru liburu idatzi zituen, bertsotan (poesian).

Bere lanak

1. "Manual Devotionezcoa" (1627)

Liburu honek dakarren mezua esparru erlijiosokoa da, herri tradizioan errotua. Itsasgizonen erlijiositatea bideratzea zen bere helburua, eta hauen inguruko kezka nabari da bere lanetan. Hoskidetasuna da nagusi. Liburu honen helburua praktikoa da, ez poetikoa: poesia tradizionaletik oso gertu dago, ahozkogintzatik; hori metrikan eta erriman ikusten da, oso zurruna baita: 15 silabatakoa, errima berriz binaka doa, hau da, A-A-B-B-C-C-D-D. Kristauei zuzenduta.

2. "Noelac" (1631)

Gabon-kanten bilduma bat da. Jesusen jaiotza eta bizitzari buruzko zenbait olerkiz osatua dago. Lau zatitan banatzen da. Metrika eta errima: 8-7 (A)-8-7 (A) -8-7 (B)-8-7 (B). Kristauei zuzenduta.

3. "Eliçara erabiltçeco liburua" (1636)

Etxeberri Ziburukoaren arrakasta izugarria izan zen. Idazle honentzat bertso-moldea erlijiozko mezuak erraz ikasarazteko eta hedatzeko baliabidea zen. Bertsoz eta prosaz idatzi zituen hemen kristauen eginbeharrak egutegiari dagokionez: jai bakoitza zein santuri dagokion, eguneroko otoitzak... Kristauei zuzenduta.

Entradas relacionadas: