Azaña eta erreformak (1931–1933) — Bigarren Errepublika
Clasificado en Historia
Escrito el en
vasco con un tamaño de 2,68 KB
Azañaren gobernua (1931–1933)
Ia bi urtez, Azañaren gobernua Errepublikaren erreforma garrantzitsuenak martxan jartzen saiatu zen. Horren ondorioz, Espainia modernoagoa, demokratikoagoa eta laikoagoa bihurtzea nahi zuten.
Erreformak
1931–33 urteen artean, Azaña izan zen gobernuko presidentea eta bi urte horietan, aurreko mendetik konpontzeko zeuden arazo nagusiak jorratu ziren.
Nekazaritza-erreforma: Espainiako nekazaritza-egitura eraldatzeko helburua zuen eta nekazaritza-ekoizpena eta nekazarien bizimodua hobetzea bilatzen zuen. Horiek lortzeko neurriak izan ziren: landatu gabeko lursailak desjabetzea eta lurrak jornalarien artean banatzea. Erreforma gauzatzeko ardura izan zuen Institución de Reforma Agraria (IRA) erakundeak. Baina ez zuten diru nahikorik, eta nekazariek desengainua hartu zuten eta gatazka berpiztu zen.
Kataluniari autonomia: 1932an Núriako Estatutua onartu zen, eta Generalitatea sortu zen.
Erreforma militarra: funtsezkoa zen, armadak botere handia zuen politikan. Errepublikari leial ez zena erretiroarekin edo bestelako neurri egokiekin kudeatzea proposatu zen; horri esker ofizialen kopurua murriztea eta haien leialtasuna bermatzea nahi zen.
Lan-erreformak: garrantzitsuak izan ziren langileen bizimodua hobetzeko. Hala nola, gutxieneko soldata eta istripu-aseguruak ezarri ziren.
Hezkuntza-erreforma: Bigarren Errepublikaren lehentasuna izan zen. Bi urteetan 10.000 eskola eraiki ziren eta hezkuntzarako aurrekontua %50 handitu zuten.
Erreformen aurkako oposizioa
Gobernuak lur-jabe handien eta Elizako zein armadako goi-hierarkien oposizioa topatu zuen, erreformak oso erradikalak zirela uste zutelako. Bestalde, anarkistek eta sindikatuek eraldaketa sakonagoak nahi zituzten.
1932ko abuztuan, estatu-kolpe bat egin zuen Sanjurjo jeneralak Sevillan, baina porrot egin zuen. Anarkistek, berriz, matxinadak egin zituzten eta finkak okupatu zituzten, haserre zeudelako nekazaritza-erreforma handiak egiten ari zelako. 1933ko urtarrilean, nekazari-matxinada bat eman zen Cádizko herri batean, zenbait hildakoekin.
1933ko irailean, ekonomia-krisia larriagotu eta gobernuaren onarpenik gabe, Azañak dimititu egin zuen eta hauteskundeak egin ziren. Eskuineko alderdiak elkartuta aurkeztu ziren, Espainiako Eskuin Autonomoen Konfederazioa (CEDA) izeneko blokean, Gil Robles buru zela.