Azpikultura, Kontrakultura eta Sozializazioa: Gizartearen Egitura
Clasificado en Psicología y Sociología
Escrito el en vasco con un tamaño de 2,65 KB
Azpikultura eta Kontrakultura
Azpikultura: Gizarteko kide guztiek ez dutelako berdin pentsatzen edo bizitzen. Kultura berean era askotako kideak daude, hainbat alderdirengatik: adina, maila sozioekonomikoa, gizarte-klasea, jatorri etnikoa… Kultura berean bizi diren guztiek ez dituzte kultura horren aukerak berdin aprobetxatzen. Herri bakoitzeko pertsona bakoitzak kultura ikusteko modu desberdina du, eta, ondorioz, kultura orokor bat zatitan banatzen da.
Kontrakultura: Kultura nagusiaren kontrako mugimenduei kontrakultura esaten zaie, eta kultura eta gizarte alternatiboren bat proposatzen dute.
- Hiri-tribuak: rockerrak, punkak, skinak eta abar. Ez gizartean ez familian aurkitu ez duten identitate baten atzetik dabiltza. Idolo edo lider baten inguruan biltzen dira eskuarki, eta kultura-adierazpeneko kode berezi bat izaten dute, besteengandik bereizteko: argota, arropa, musika, bilguneak…
- Gizarteari erasotzen dioten taldeak: Beste gizarte mota bat sortu nahi dute, legearen kontrako ekintzak egin, helburua lortzeko indarkeria erabiliz.
- Gizartearte-talde alternatiboak: Gizarte materialistaren kontrako jarrera. Egonezina eta haserrea kanporatzeko ihesbide bat.
Sozializazioa
- Norbere Identitatea
Naturak eman dizkigun ezaugarriak. Guk aukeratu ez ditugunak. Bakoitzak bere identitate propioa dauka, ez daude bi berdin.
- Gizarte Identitatea
Denborarekin gizarteak eman dizkigun ezaugarriak dira.
- Sozializazio Prozesua
Sozializazioaren bidez, gizabanako bakoitzak bere gizarteko kultura bereganatzen du, norberaren identitatea garatzen du, eta pertsona egiten da.
Mailako Sozializazioa
Helburua: Gizabanakoa gizartean sartzea
Garaia: Haurtzaroan
Eragileak: Lehen hezkuntza, telebista eta bere inguruko pertsonak
Lorpenak: Rolak eta arauak barneratzea
Giza Alderdiak: Alderdi emozionala
Barneratze Prozesua: Bere ingurugiroan dauden pertsonek egiten duten eta gauzen aurrean duten jarrera ikusiz. Gauza berriak ikasten dituzte horrela.
Mailako Sozializazioa
Helburua: Zer gizarte-esparrutan sartu nahi duen erabaki ahal izango du.
Garaia: Heldutasunerako prozesuan
Eragileak: Lan-erakundeak, erakunde politikoak eta erlijio-erakundeak, besteak beste.
Lorpenak: Mundu instituzionalak barneratzea. Eta bi eduki mota barneratzea.
Giza Alderdiak: Alderdi arrazionala