Azterketa Akademikoak Prestatzeko Gida Praktikoa

Clasificado en Psicología y Sociología

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,78 KB

Estratifikazio Azterketa:

Azterketak hiru orduko iraupena izango du (12:30-15:30), eta 4-10 orrialde artekoa izan beharko luke.

Azterketaren Egitura: Hiru Atal Nagusi

Azterketak hiru atal izango ditu:

  1. 1. Prestakuntza (40-45 minutu)

    Lehenengo atalak 40-45 minutu iraun beharko luke. Galdera ondo irakurri eta bertan agertzen diren alderdi nagusiak azpimarratu. Ondoren, kontzeptu nagusi horiek definitu, horrela benetan zer eskatzen zaigun eta zer galdetzen den zehazki jakingo dugu. Hau da, zein den galdera. Hipotesia esaldi batean formulatu, zer erantzun emango dugun adieraziz. Guretzat eskema zehatz bat prestatu, gero idazterakoan hurrengo urratsa zein den jakiteko.

  2. 2. Idazketa (2 ordu)

    Bi ordu izango ditugu idazteko azterketan.

  3. 3. Berrikusketa (10-15 minutu)

    Azkenik, 10-15 minutu azterketa berriz irakurtzeko, horrela edukiari eta formari dagokionez akatsak zuzendu ahal izateko.

Saiakeraren Eskema: Egitura Zehatza

Saiakera baten eskema honako atal hauek osatuko dute:

  • Sarrera

    Sarrera atal garrantzitsua izango da. Bertan gaia mugatu behar da; ondoren, gaiaren interesa edo garrantzia (nahi izanez gero) adieraz daiteke, ez da ezinbestekoa, baina interesgarria izan daiteke. Ondoren, kontzeptu nagusien definizioak etorriko lirateke sarreran, eta horrek problematika ekarriko luke, hau da, zein den galdera nagusia. Horren ondoren, hipotesi nagusia formulatu, galdera horri zer erantzungo diogun jakiteko.

  • Garapena

    Gero, erantzun horren garapena (2-3-4 zatitan): atal bakoitzak izenburu bat izango du, zenbaki batekin eta izenburu batekin. Izenburu horrek laburra eta informatiboa izan behar du. Atal bakoitzean argumentazioa garatuko da; paragrafo bakoitzak ideia nagusi bat izan beharko du, eta ideia hori adierazi eta frogatu egin behar da. Adibide argigarri bat ere egon beharko da, eta paragrafoak ondo bereizi.

  • Ondorioa

    Ondorioa hiru ataletan: lehenengo atalean, hipotesia eta ideia nagusiak gogoratu behar dira, hau da, problematika eta hipotesia. Bigarren atalean, gure hausnarketarako ondorio nagusiak, lan horretatik ateratzen ditugun konklusioak, eta horiek argudiatu. Hirugarren atala irekidura izango da, ideiaren perspektiba zabaltzeko, beste leku batekin konparatuz kontrastea eragiteko, edo denboran zein espazioan.

Bukatzeko, sarreraren amaieran, eskema zehatzaren garapena edo aurkezpena azaldu beharko da.

Garapenerako Eskema Motak

Hainbat eskema mota erabil daitezke garapenerako:

  1. 1. Eskema klasikoa

    Antitesia-tesia. Lehen zatian tesia defendatu, bigarrenean kontrakoa, eta hirugarrenean ondorioa eman.

  2. 2. Eskema historikoa

    Fase historiko desberdinak bereiztea, bilakaerari lotua.

  3. 3. Eskema tematikoa

    Fenomeno baten dimentsio edo atal desberdinak bereiztea.

  4. 4. Ñabarduraz osatutako eskema

    Hipotesia defendatu, baina ñabardurak erakutsiz edo agerian utziz. Hau da, ez zuria ala beltza, baizik eta grisa eta marroia, ñabardurekin. Bai ala ez erantzunarekin erabil daiteke eskema mota hau.

Adibideak eta Eskema Mota

Hona hemen galdera batzuk eta haiei egokitzen zaizkien eskema motak:

  • Zein dira genero-berdintasunaren erronka desberdinak? TEMATIKOA
  • EJk gauzatu dituen gizarte-politikak krisialdia jaisteko: KLASIKOA ETA ÑABARDURA
  • Krisi ekonomikoaren ondorio nagusiak: TEMATIKOA
  • Zein dira Weberren teoriaren ezaugarri nagusiak? TEMATIKOA
  • Zein dira ongizate-estatuaren bilakaeraren fase desberdinak? HISTORIKOA

Entradas relacionadas: