Babes Sozialaren Politikak Euskal Autonomi Erkidegoan
Clasificado en Otras materias
Escrito el en vasco con un tamaño de 3,17 KB
●Batez-besteko DS-ren %60tik behera daukaten pertsonen kopurua %2azjaistea.
●Babes sozialeko politiken koordinaketa hobetzea eta, bereziki, enplegu eta barneratze sozialena, administrazio publikoen lankidetzarenbidez.
●Alderdi hauen lurralde osagaia aurreratzea: lurraldeen arteko batasuna, Estatu osoko biztanleriaren estalgarriaren %50era iritsi arte, udal lurralde planak zabaltzea, zaurigarriak diren lurralde eta auzoetako jarduerei lehentasunaematea.
●Familia eta lan biziak bateratzeko neurriak bultzatzea eta Familia Laguntzeko Plan Osoen garapeneanaurreratzea.
●Arrisku ala bazterketa egoeretan dauden biztanleriak, GKE-ek eta bere langileek, teknologia berriak lortzeralaguntzea.
●Etxe bortizkeriaren aurkako jarduerak indartzea eta gizonen zein emakumeen arteko aukeren berdintasuna indartzen duten neurriakazkartzea.
●Oso zaurigarriak diren taldeentzako, egitarau bereziak garatzea, hala nola: adineko pertsonak, ezintasunak dauzkatenak, ijitoak, etorkinak, haurrak eta etxebizitza gabekoak.
●Sartutako eragile guztien parte-hartzea eta mobilizazioa bermatzea, legebiltzarrak barne. GKE-ekiko eztabaida guneak sortzea, non hunkituak diren pertsonen parte- hartzea segurtatuadagoen.
●Barneratzesozialarenbarruan,praktikaegokiensustapenaetatrukaketabultzatzea.
AUTONOMI ERKIDEGOETAN, GUTXIENGO DIRU-SARREREN BERMESISTEMAK:
Prekaritate ala langabeziaren eta behartsutasun zein bazterketa sozialaren aurkako neurrien artean lotura zuzena dago, hirugarren enplegua normalizazio sozialaren osagai nagusia izanik. Soldatako lanak estatus arrunta daukan gizarte batean, nahiz eta geroz eta gutxiago izan, bizitza irabazteko modu arrunta da. Hori dela eta, Ongizatezko Estaduaren oinarrizko irizpide bat, pertsona ariak babestea izan da, bizitzeko behar diren diru-sarreren galerak sortu litzakeen arazoen aurrean. Helburu hori lortzeko, bi mekanismo nagusi martxan jarri dira: langabezi segurantzak eta laguntza ekonomikoak.
1960. hamarkadaren erditsuaz geroztik eta batez ere 1973-1974ko krisiaz geroztik, babes sozial politiken eraginkortasuna kolokan jartzen hasi da, behartsutasun egoerei aurre egiterako orduan. Lan baldintzen txartzeak, masazko langabeziaren agerpena eragin du, biztanleriaren zati nabarmen bat lan merkatutik aldenduz. Lan merkatuaren ezaugarriak dira: enpleguaren prekarietatea, langabezi orokortua eta langabeziaren iraunkortasuna. Hori dela eta, kontsumo gizarte batean, pertsonek lanarekin daukaten harremana erabat eraldatzen da, behartsua izateak, lanik gabe gelditzeaz gain, merkatuaren irabazietatik aldendua izatea eta, beraz, kontsumoaren mundutik baztertua izatea esan nahi baitu. Gizarte post-industrializatuetan, ekoizpen egiturak ez du langile askoren beharrik.
Espainian, 1980. hamarkada amaiera eta 1990.hamarkada hasieraren artean, sindikatuek gutxiengo diru-sarrerak bermatzea eskatu dute, eginkizun hori Estatuarena izanik. Estatuak ezezkoa eman duenez, Autonomi Erkidegoen eginkizuna bilakatu da, nahiz eta eskualde batetik bestera soldata soziala oso ezberdina izan. Euskal Autonomi Erkidegoa lehena izan da norabide hori jarraitzen, 1989an gutxiengo diru-sarreren egitaraua martxan jarri baitu.