Baionako Hitzarmena (1945): Analisia eta Testuinguru Historikoa
Clasificado en Historia
Escrito el en vasco con un tamaño de 4,6 KB
Baionako Hitzarmena (1945-03-29)
Sailkapena
Indar antifrankistek egindako manifestua da, erregimenaren demokrazia-eza salatu eta gobernu demokratiko baten aldeko apustua egiteko. Lehen mailako iturria da, momentuan idatzia izan zelako. Lekukotasunezkoa da, manifestua baita, eta gaia politikoa dela esan dezakegu, alderdi politiko-sindikalen ituna baita.
Bestetik, 1945eko martxoaren bukaeran argitaratu zen, II. Mundu Gerra bukatzeko hilabete baten faltan eta ordurako naziak Frantziatik bidali edo kanporatu zituztenean. Baionan izan zen, mugatik gertu, Euskal Herriaren parte baita, eta oposizioaren gune garrantzitsuenetakoa zelako. Euskadiko Gobernuan parte hartu zuten indar politikoek (ANV, PNV, PSOE, komunistak, etab.) eta beste indar politiko eta sindikaletako ordezkariek (UGT, ELA/STV, etab.) idatzi zuten. Beraz, egilea kolektiboa da eta publiko osoari zuzenduta dago. Egilearen helburua fronte komun bat eratzea zen, frankismoa Europako faxismoaren laguntzarik gabe gelditu zenez, erregimenaren aurkako mugimendua egin eta hura boteretik kentzeko.
Analisia
Testuaren ideia nagusia Euskadi eta Espainia erregimen frankistatik askatzeko aurrera begira eman beharreko pausoak adostu eta lan horretan egin beharrekoa adieraztea da. Sarrera batez eta bost artikuluk osatzen dute.
Sarreraren helburua manifestu kolektiboa osatu duten taldeak zehaztu eta esan beharrekoaren sarrera egitea da. Lehenengo artikuluan, 1936ko hauteskundeen ondoren Euskadiko Gobernua eratu zuten alderdien konpromisoa agertzen da, orduko balioak eta akordioak berretsiz. Bigarren artikuluan, Jose Antonio Agirrek zuzendutako gobernu hartan zuten konfiantza berresten da, eta hirugarren artikuluan, demokraziaren oinarrien aldeko apustu garbia azaltzen da. Laugarren artikuluan, demokrazia gauzatzen laguntzeko konpromisoa dago, eta azkenekoan, hau da, bosgarren artikuluan, Errepublikaren eta demokraziaren alde dagoen penintsulako indarrekin elkarlana ekiteko aldeko jarrera ikus dezakegu.
Testuingurua
Gerra amaitu ondoren, 1939an, frankismoaren aurkako alderdiak egoera larrian zeuden, beraien artean banatuta eta errepresio handia jasaten. Urte horretan, frankismoak Erantzunkizun Politikoen Legea onartu zuen Errepublikaren alde egindako ekintzak zigortzeko. Lege horren ondorioz, milaka pertsonari ondasunak konfiskatu eta kartzela-zigor gogorrak ezarri zizkieten.
Euskadiko Gobernuak exiliorako bidea hartu behar izan zuen, eta Jose Antonio Agirre Bartzelonatik Frantziara, Suediara, Hego Ameriketara eta geroago New Yorkera joan zen, Columbiako Unibertsitatean postu bat lortuz (irakasle).
Frankok garai hartan, 1940an, ez zuen mendebaldeko demokrazien gaitzespenik jaso, 1940tik 1945era Mundu Gerra zegoelako eta gainera faxismoaren (Mussoliniren eta Hitlerren) laguntza zuelako.
Mussolini eta batez ere naziak galtzean, izugarrizko aukera ikusi zuten Euskadiko eta Espainiako oposizioek Frankoren gobernua kanporatu eta Errepublika eta demokrazia berriz ezartzeko. Gainera, mendebaldeko demokraziek Frankori ez zioten barkatu faxista (galtzaileen aldekoa) izatea (Dibisio Urdina).
Franko saiatu zen faxismoaren kontrako ikurrak kentzen, baina ez zuen lortu, eta autarkiaren eta interbentzionismoaren alde egin zuen. Oposizioak (Juan Antonio Agirre buru zela) greba orokorrak antolatu zituen 1947an. Manifestu hau garrantzitsua izan zen Europaren aurrean eta indar antifrankistak bateratzeko 1951n.
Hala ere, Gerra Hotzaren testuinguruak egitasmo eta antzekoen aurkako erantzuna ekarri zuen. AEBk Frankoren gobernua babestu zuen, antikomunista izateagatik, eta laguntza ekonomiko nabarmena eman zion, trukean Espainian base militarrak jartzen utziz. Ondorioz, mendebaldeko demokraziak ez ziren ausartu Frankoren aurka egiten; izan ere, Vatikanoak ere konkordatua sinatu zuen Frankoren gobernuarekin. Azkenik, Espainia NBEn sartu zen 1955ean, eta honek porrot-sentsazioa sortarazi zuen oposizioarengan, estrategia-aldaketa bat ekarriz.
Esanahi Historikoa
Erregimena baztertu eta Euskadi nahiz Errepublika garaiko instituzioak garatzeko egitasmoa demokratikoa zenez, helburua lortzeko abagune egokia ikusten zen testuinguruan. Esan bezala, ez zen helburua lortu, eta aldaketa kanpotik baino gehiago barrutik etorri beharko zuela ikusi zen.
Eboluzioa: Egoera ekonomikoa 50eko hamarkadan hobetu zen (nazioarteko isolamendua bukatzearen harira), eta 60ko hamarkadako desarrollismoak ere herritar askoren demokrazia-gogoa ez zuen baretu. Oposizioa handitzen joan zen 60ko hamarkadan, eta zer esanik ez 70ekoan (Munich, ETA, nazionalismoak, langileria...). Baina faxismoak Franko hil arte jarraitu zuen, 1975ean.