Baladak, Maite Kantuak eta 4Kopla Zaharrak

Clasificado en Otras materias

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,32 KB

BALADAK

Poema narratiboak dira, hau da, gertaera bat edo istorio bat kontatzen dutenak. Ahoz aho trasmititu izan dira, belaunaldiz belaunaldi. Olerki narratiboak diren arren, bertsotan adierazten dira eta bertso-lerroen amaieran nolabaiteko errima izaten dute. Olerkia ahapaldietan (estrofatan) banaturik egon ohi da.

Gaiak:

heriotza bortitzak, hilketak, maitasun-istorioak, etab.

Ezaugarriak: Estilo zuzena:

narratzailea izkutuan geratzen da. Pertsonaiek zuzenean hartuko dute hitza narratzailearen inolako interbentziorik egin gabe. Indar handia izango duten esaldi labur adierazkorrak erabiliko dituzte. Narrazio estilo dramatikoa sortzera bideratua dago. Pertsonaiak: ez dira pertsonaiak deskribatzen. Ekintzetan parte hartuko dute zuzenean eta hortik aterako dugu beraei buruzko informazioa. Denbora eta espazioa: oso azaleko datuak ematen dira. Denboran saltoak daudenean edota espazio aldaketaren bat dagoenean, ez da zehaztapenik ematen. Aldaketa bat-batekoa eta ezustekoa izaten da.

Baliabideak: Errepikapenak: hitz edo hitz multzo bat errepikatzea. Errepikatzen diren hitzek edo hitz multzoek unerik dramatikoenak areagotzen dituzte, indarra hartuz. Paralelismoak: egitura sintaktiko berdina errepikatzean datza.

MAITE KANTUAK

Testu lirikoak dira, hau da, sentimenduei buruz hitz egingo dizkiguten testuak dira. Norberaren edo beste pertsona baten sentipenak eta barne mundua adierazi eta erakutsiko dizkigute.

- Gaiak:

agur-kantak, amodio-adirazpenak, onartu gabeko maitasunren ondoriozko kexu/frustazioak, maitaleak elkartzeko oztopoak, maitearen edertasuna, maiteminduak neska bereganatzeko daukan desira, etab.

- Nolabaiteko irakaspena eman nahi digute. (moraleja)

- Metafora ugari agertuko zaizkigu:

Izarra: metafora honen bidez urrun ageri den emakumea aipatu nahi du maitaleak. Neskatxa urrun dago, izarren argiaren antzera hotza da bere harrera, eta izarren antzera urrun du maitaleak maitea.

Lorea: maitaleen arteko harremana hasia da, eta beraz, hurbileko egiten da bien arteko lotura hori. Mutila iritsiko da neskatilagana.

Txoria: mutilak sarean harrapatzen duen neskatxa da, neskatila engainatua, hitza eman ondoren mutilak bakarrik uzten duen neskatxaren irudi hunkigarria.

4KOPLA ZAHARRAK

Testu lirikoak dira. 4 bertso-lerroz osaturiko testuak dira. Lehenengo bietan izadiari erreferentzia egiten diote eta esanahi sinbolikoa du; beste biak izango dira mezua helarazten dutenak. Bi zatien arteko lotura ez da logikoa izaten.

Gaiak:

orokorrean baladak eta maite-kantuak baino testu alaiagoak dira. Ez dira oso gai sakonak izaten eta askotan umoretsuak: eskatzeko kantuak, dantzarako kantuak, umore kantuak, haur jolasak...

Baliabideak: onomatopeia ugari eta umore handia.

Metrika moldeak:

  • 8,8,10,8

  • 10,8,10,8

  • 7,6,7,6

  • 8,8,8,8

Horrelako moldeak beste literatur molde batzuetan ager daitezke, hala nola, baladetan edota maite-kantuetan.

Entradas relacionadas: