Baldintzapen Klasikoa Haurren Hezkuntzan: Irati Kasua
Clasificado en Psicología y Sociología
Escrito el en
vasco con un tamaño de 2,72 KB
Baldintzapen Klasikoa: Irati eta Haurren Jokabidea
1. Irati Estimulu Neutro gisa: Asoziazio Positiboak
Urte hasieran, Irati haurrentzako Estimulu Neutroa (EN) dela abiapuntutzat hartuta, zer asoziazio-mota ezarri nahi du Iratik haiengan? Identifikatu baldintzapen klasiko mota, elementuak eta baldintzapen horren uneak.
Irati haurrentzako estimulu neutroa (EN) da hasieran. Haiengan hurbiltasuna eta konfiantza sortu nahi du, eta horretarako jarrera atsegina eta maitasunezkoa erakusten die. Baldintzapen klasikoaren bidez, Irati esperientzia positiboekin lotu nahi du, hala nola arreta eta afektuarekin. Baldintzapen klasikoa kitzikapenezkoa da, Baldintzatugabeko Estimuluak (BGEs) agertzen direlako eta Baldintzatugabeko Erantzuna (BGEr) sortzen dutelako. Horren barruan bi mota daude: apetituzkoa eta abertsiozkoa. Egoera hau apetituzko baldintzapenaren adibidea da, ondorio atseginak dituelako.
Baldintzapen Klasikoaren Elementuak (Asoziazio Positiboak)
- Baldintzatugabeko Estimulua (BGEs): Afektua, arreta positiboa
- Baldintzatugabeko Erantzuna (BGEr): Haurren ongizate sentimendua
- Estimulu Neutroa (EN): Irati
- Baldintzatutako Estimulua (BEs): Irati
- Baldintzatutako Erantzuna (BEr): Ongizatea, konfiantza
2. Iratiren Planak Okertzen Direnean: Asoziazio Negatiboak
Azkenik, Iratiren planak ez dira berak nahi bezala ateratzen. Zer asoziazio-mota ezarri dute haurrek azkenean? Identifikatu baldintzapen klasiko mota, elementuak eta baldintzapen horren uneak.
Haurren jokabidearen ondorioz, Iratik haserrea erakusten du, ahotsa altxatzen du eta zigorrak aplikatzen ditu. Horrek Irati haurrentzat esperientzia negatiboekin lotzea dakar. Baldintzapena gertatzen den bitartean, Irati (EN) portaera oldarkorrarekin (BGEs) batera agertzen da, eta horrek emozio negatiboa (BGEr) sortzen du. Baldintzapen klasikoa kitzikapenezkoa da, Baldintzatugabeko Estimulua (BGEs) agertzen delako, baina kasu honetan abertsiozkoa da, ondorio desatseginak dituelako. Baldintzapena gertatu ondoren, Iratik berak (BEs) emozio negatiboa (BEr) sortzen du.
Baldintzapen Klasikoaren Elementuak (Asoziazio Negatiboak)
- Baldintzatugabeko Estimulua (BGEs): Haserrea, oihuak, zigorrak
- Baldintzatugabeko Erantzuna (BGEr): Deserosotasuna, estresa, saiheste-jokabidea
- Estimulu Neutroa (EN): Irati
- Baldintzatutako Estimulua (BEs): Irati
- Baldintzatutako Erantzuna (BEr): Haurren deserosotasuna, saiheste-jokabidea, eskolara ez joateko gogoa