Baliabide Naturalak eta Industria: Oinarrizko Kontzeptuak

Clasificado en Economía

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,13 KB

Baliabide Naturalak

Baliabide: Gizakiontzat baliagarriak eta onuragarriak diren produktu naturalak dira.

Meatzaritza: Meategietatik mineralak ateratzeko beharrezkoak diren jardueren multzoari deritzo.

Meatoki: Mineral kantitate handiak dauden tokia da.

Energia-iturri: Industria-prozesuetarako behar den indarra ematen duten baliabideak dira.

Baliabide berriztagarriak: Ez dira agortzen, edo denbora laburra behar da kontsumitu ondoren berriztatzeko, besteak beste, ura, haizea eta eguzkiaren energia.

Baliabide berriztaezinak: Berriz, oso kantitate mugatuan daude naturan, edo haien sortze-prozesua motelagoa da kontsumoa baino, hala nola petrolioa. Gaur egun, petrolioa lurpean sortzen ari da, baina milioika urte behar dira erabili ahal izateko.

Energia

Energia primarioak: Zuzenean naturatik lortzen ditugun energiak dira; esaterako, erregai fosilak (ikatza, petrolioa), uranioa...

Energia sekundarioak: Energia primarioaren bidez sortzen dira, esaterako, argindarra eta petroliotik ateratzen diren erregaiak (gasolina, gasolioa, etab.).

LPEE

LPEE: Zenbait estatuk osatzen duten Lurralde Petrolio Esportatzaileen Erakundea (LPEE). 1960. urtean, bost estatuk –Iranek, Irakek, Kuwaitek, Saudi Arabiak eta Venezuelak– sortu zuten erakunde hori. Erakundearen helburua petrolioaren prezioak egonkortzea eta gora-behera kaltegarriak ezabatzea da.

Industria

Industria: Industrian sartzen dira natura-baliabide bat produktu landu bihurtzea xede duten jarduera guztiak.

Forden eredua: Kate-ekoizpenean oinarritzen den ekoizpen-modu berria. XIX. mendearen amaieran Estatubatuetan sortu zuten eta Ford automobil-fabrikako muntaia-katean garatu zen, horregatik esaten zaio Ford eredua.

Nanoteknologia: Atomoen eta molekulen (nanomaterialak) eskalan lan egiten duen teknologiari deritzo.

Ekoizpenaren deszentralizazioa: Gaur egungo industriak aplikatzen duen estrategia berria da. Ekoizpenaren faseetako bat edo enpresetako jardueraren bat beste norbaiten esku uztean datza.

Zerbitzu periferikoak: Gaur egungo industriek, produktuen kalitatea hobetzeko eta lehiakorragoak izateko, erabiltzen dituzten zerbitzuak dira. Zerbitzu horiek ez daude lotuta zuzenean ekoizpen-prozesuarekin, baina oinarrizkotzat hartzen dira enpresak ondo funtziona dezan.

Industria-deslokalizazioa: Ekoizpen-prozesu baten jarduerak fisikoki banatzea, jarduera bakoitza leku egokienean egiteko.

Entradas relacionadas: